Miércoles, 15 de marzo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

TOLOSA - GOIERRI
TOLOSA
Laskorainek 4 eta 5 irabazi zuen Eskoriatzan
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

TOLOSA. DV. Azken asteetako arratxa txarrari bukaera ematea lortu zuten tolosarrek larunbatean Eskoriatzan eskuratutako garaipenaren ondoren.

Azkenaldiko emaitzek isladatzen duten moduan, une deseroso eta zailak bizitzen ari dira ikastolakoak eta emaitza positiboen premia ezinbestekoa suertatzen da horrelakoetan bai sailkapenean aurrera egiteko eta baita taldearen animoak zuzpertzeko ere.

Norgehiagoka gaizki hasi zen horitxoentzat, zorte txarreko jokaldi batean etxekoek lehenengo gola sartu zuten eta bigarrena ere ia segidan igo zen markagailura. 2 eta 0-koarekin, Egizabalen mutilek jokoaren pisua hartu zuten eta aurkarien atezainak zenbait aukera garbi ezereztatu ostean Telletxeak aldea murriztu zuen. Eskoriatzakoek segidan erantzun zuten jaurtiketa bikain baten bidez, aldageletarako bidean, 3 eta 1 eta laskoraindarrak kopetilun.

Bigarren zatia hasi bezain pronto Murgi gazteak aldea murriztu zuen beste behingoz, baina norgehiagoka berdintzeko hainbat aukera garbi izanagatik beste gol mingarri bat jaso zuten tolosarrek. 4 eta 2koarekin eta 8 minutu faltan, partiduak galdurik zirudienean, Eskoriatza herrian arnasten den atmosfera kooperatibistak kutsaturik, laskoraindarren lanerako eta borrokarako grina piztu ziren. Horitxoen defentsak eta presio sendoak bultzaturiko kontraerasoek, aurkaria zenbait falta argi egitera behartu zuten eta Telletxea gazteak norgehiagoka berdindu zuen 10 metrotatik sareratutako 2 golekin.

Baina berdinketak ona zirudienean eta partida bukatzeko 13 segundu eskax gelditzen zirenean, Saldiasen jokaldi ikusgarria etorri zen, baloia hartu bi aurkari atzean utzi eta parez pare zuen atezaina sareetara begira utzi ostean tolosarren eromena etorri zen. Sekulako gola ezpairik gabe kapitainak egin zuena.

Telletxea eta Saldias jokalariek aipamen berezia merezi dute, taldea bizkar gainean hartzen jakin baitzuten azken unean.

Ezin ahaztu ere Domentxe atezainaren lan bikaina, momentu larrietan eginiko gelditu erabakigarriek ireki baitzuten garaipenaren bidea. Larunbatean Javi delegatua, Egizabal entrenatzailea, Domentxe, Telletxea, Yustos, Saldias, Gil, Murgi, Kalixto, Ekhi, Amatriain eta Arregi jokalariek ekarri zituzten hiru puntuak Tolosara. Harrobiari dagokionez, Alonsoren taldeak 4 eta 2 galdu zuen liderraren aurka, Muruaren mutilek berriz 3 eta 2 irten ziren garaile.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam