Miércoles, 15 de marzo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

PASAIA - ERRENTERIA
OIARTZUN
Gazteak hizkuntzaren garrantziaz eta euskararen egoeraz jabetzeko saioak
Gazteak hizkuntzaren garrantziaz eta euskararen egoeraz jabetzeko saioak
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

OIARTZUN. DV. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskualdeko ikastetxeekin eta euskara elkarteekin elkarlanean antolatzen dituen 'Ikasle gazteentzako motibazio saioak abian dira. Herrietako euskara elkarteen edo bilguneen bidez ari dira gauzatzen eskualdeko lau herrietan; Oiartzungo Ttur-ttur, Pasaiako Abaraska eta Lezoko Orratx!en bidez.

Oiartzunen, otsailaren 9az geroztik eta aste honen amaiera bitartean, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneko 4 kide ari dira Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri eskolan euskararen egoeraren inguruko hausnarketak DBH 3 eta DBH4 mailakoei proposatzen.Jakinarazi digutenez, duela bospasei urte hasi ziren bideratzen saio hauek eskualdetik. Hasiera batean, Lasarteko Ttakun euskara elkarteko kideak arduratu ziren lanaz, bizpahiru urtez. Ondoren, Pasaiako Abaraskakoak eta iaztik Ttur-Ttur EB da Oiartzunen egitasmo hau gidatzen duena, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean.

Lau orduko iraupena du saio bakoitzak eta bi orduko bi modulutan ematen dira. Saio hauen helburua, euskararen egoera aztertuz, gazteengan hizkuntzarekiko kontzientzia piztea da. Gazteak euskararen normalkuntza bidean eragile aktibo bihurtzea bilatzen delarik. Soziolinguistika, eskualdeko datuak eta egungo egoera hobetzeko egin litezkeenak lantzen dituzte, besteak beste. Azaldu diguten eran, orain arteko balorazioa oso positiboa izan da: saio hauek gazteekin hitz egin eta haien iritziak jasotzeaz gain, euskararen alde egiten den lana ezagutarazteko aukera ematen dutelako. Honela, gazte hauen artean euskararen alde lan egiteko gogoa duenak badaki zer eta norekin egin dezakeen. Aukerak asko dira: ikastetxeko euskara elkartean, herriko euskalgintzako elkarte eta erakundeekin,...

Ikastalde eta ikasle guztien erantzuna ez da berdina izaten, baina oro har partehartzea eta gaiarekiko interesa handia izan dela, esan digute.

Udal aldizkaria

Oiartzungo Udalak, plazaratu duen azken Udal Aldizkarian, alor zehatz batzuk lantzen ditu eta bereziki Gizarte Ongizatea, Gazteria, Kooperazioa eta Hirugarren Adina, baliabide ugari bideratuz, urteroko aurrekontuen bitartez, alor horietara.

Aipatutako jarduera-eremuetan badira oiartzuar gehienek ezagutzen ditugun egitasmo eta zerbitzuak, bainan, halaber baita ere, ia oharkabean joan ohi direnak nahiz eta eragin handia izan gizarte desberdintasunak arintzeko orduan.Beraz, esan dezakegu, Oiartzun egoera zailenetan daudenen egoera hobetzearen inguruko kezka bizia duen herri solidario bat dela.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam