Miércoles, 15 de marzo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COSTA UROLA
COSTA UROLA
Dirulaguntzak larrialdi egoeran dauden herrialdetako haurrak udan ekartzeagatik
Urola Kostako Udal Elkarteak 30.000 euro ditu deialdi honetarako
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ZARAUTZ. DV. Urola Kostako Udal Elkarteak dirulaguntzak ematea erabaki du gerra edo larrialdi egoeran dauden herrialdeetako haurrak udan egonaldia egiteko ekartzen dituzten Udal Elkarteko udalerrietako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) irabazi asmorik gabeko elkarteentzat eta, egoitza Udal Elkartean ez izan arren, haurrak Urola Kostako eskualdera ekartzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat.

Dirulaguntza deialdi horrekin Udal Elkarteak egoera horietan dauden herrialdeetako haurrak udan gure eskualdera ekartzea sustatu nahi du.

Egonaldi horiek bi helburu nagusi izaten dituzte: alde batetik, herrialde horien egoera latza ezagutaraztea eta gure gizarte sentsibilizatzea; beste alde batetik, gurera etortzen diren haurren osasun egoera zaindu eta onera egitea. Dirulaguntza deialdi horretarako 30.000,00 euro ditu Udal Elkarteak. Dena dela, legegintzaldi honetan Mendebaldeko Saharako haurren aldeko ekimenek lehentasuna izango dute eta haur horien egonaldietarako 20.000 euro erabiliko dira, eta beste herrialdeetako haurren egonaldietarako beste 10.000 euro.

Aurkezteko, 30 egun

Dirulaguntzaren deialdia eta oinarriak atzo, martxoak 13 eman ziren argitara Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta egitasmoak aurkezteko epea 30 egunekoa izango da, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Dirulaguntza eskaera egiteko hainbat agiri aurkeztu behar dira. Besteak beste: elkarteari buruzko agiriak, egitasmoa, aurrekontua...

Argibideak edo oinarriak eskuratzeko Urola Kostako Udal Elkartera zuzendu zaitezkete, ha da: Urola Kostako Udal Elkartea (Zumalakarregi kalea 16), 943.894306 telefonoa eta E-maila: idazkaritza@urolakosta.org.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam