 Oskorri eta Kukubiltxoren Doktor Do, Re, Mi saioak itxiko du Irungo Euskararen Hilabetea. [DV] |
|
Imprimir Enviar |
|
| IKUSKIZUN PROGRAMA |
Gaur eta bihar: 'Munchausengo Baroia'. La Baldufa taldea. Amaia, 09.30 eta 11.00etan.
Martxoak 21: 'Alaia'. Pantha Rei taldea. Amaia, 15.30ean.
Martxoak 22: 'Alaia'. Pantha Rei taldea. Amaia, 09.30, 11.00 eta 15.30ean.
Martxoak 23: 'Txio-txioka'. Taun-taun. Amaia, 09.30 eta 11.00etan.
Martxoak 29 eta 30: 'Otehitzari biraka'. Kukai Tanttaka taldea. Amaia, 09.30 eta 11.00 tan
Martxoak 31: 'Doktor Do, Re, Mi'. Oskorri eta Kukubiltxo. San Juan plaza, 19.00etan. |
|
|
|
|
|

|
IRUN. DV. Hiriko euskararentzat urte garrantzitsuak datozela esan dute udal ordezkariek. Biziberritze planaren bigarren faseak aho batez jaso zuen onarpena Udal Osoko Bilkuran. Eta hizkuntzarentzat hainbesteko garrantzia duen urte honetan ahalegin berezi bat egin nahi izan da erabat finkatua dagoen Euskararen Hilabetea programarekin.
Biziberritze planak euskararen erabilera sustatzea du helburu eta, nolabait, oso modu zuzenean daude lotuta nahi hau eta Euskararen Hilabeteak egiten duen lana. Izan ere, hainbat urte darama Udal Euskara Zerbitzuak honen bidez hizkuntzarekiko jarrera hobetzen; umeek euskarari ikusten dioten eskola kutsu hori ezabatu nahian. Euskara ondo pasatzearekin erlazionatzea da helburua, ikastetxeetan ematen diren gaien zabaltzearekin batera.
Hiru lan esparru
Fernando San Martin Euskara arloko zinegotziaren hitzetan, jarduera honetan «hiru estrategia erabiltzen dira. Lehenengoa, eskola orduetan haurrei euskarazko kalitate handiko ikuskizunak ikusteko aukera ematea. Bigarrena, Irungo ikastetxe eta institutuetan egiten den euskarazko ekoizpena ezaguteraztea, ekoizpen hauek jasoko dituen aldizkaria argitaratuz. Eta hirugarrena, euskararen inguruan jai giroa sortzea». Arlo hauetan guztietan arrakasta izateko egiten diren ekintzak ere azaldu zituen San Martinek. «Euskarazko antzerki emanaldiak, Irungo ikastetxe guztien euskarazko lanak jasotzen dituzten Irunero aldizkariaren ale bereziak eta, programa bukatzeko, jai giroan antolatutako amaiera ekitaldia».
Aurtengo programari begira, lau antzezlan antolatu dira, azken festarako utzi den Oskorri eta Kukubiltxoren Doktor Do, Re, Mi alde batera utzita. Lau lan horiekin hamalau saio egingo dira, gehiengoak Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutakoak, baina Bigarrenekoei ere kalitatezko euskal antzerkia ikusteko aukera emanez; kasu honetan Kukai Tanttakaren Otehitzari Biraka ikuzkizunarekin.
Hala ere, La Badulfa taldeak izango du antzerki programa irekitzeko aukera, gaur eta bihar egingo dituen bere Munchaunsengo Baroiaren lau antzezpenekin. Amaia izango da, bai kasu honetan baita ondorengoetan ere, Euskararen Hilabetearen antzerki gune nagusia.
Azken jai handiarako gorde den Doktor Do, Re, Mi saioa izango da Amaia Kultur Zentrotik kanpo egingo den ikuskizun bakarra eta San Juan plaza izango du agertokitzat.
Baina, aurretik esan bezala, Euskararen Hilabetea ez da bakarrik antzerki emanaldietan eta azken jai horretan geldituko. Irundar ikasleen parte-hartze aktiboa ere bilatzen saiatzen da Udal Euskara Arloa eta horretarako gazteek ekoitzitako testuekin Irunero euskal aldizkariaren bi ale argitaratuko dira. Lehenbizikoa mar- txoaren bukaeran Lehen Hezkuntzakoen lanekin kaleratuko da. Geroxeago, bigarren ale berezi batean, Bigarren Hezkuntzakoen lanak aurkeztuko ditu irundar aldizkariak.