LEGAZPI. DV. Haur eta gaztetxoen aisialdian euskara indartzeko helburuarekin, Udaleko Euskara eta Gazteria batzordeek eta Sorgin- txulo taldeak sinatu zuten hi- tzarmenak beste fruitu bat emango du larunbat honetan. Izan ere, egun horretarako irteera bat antolatu da, xede horrekin.
Irteera Donostiako Txuri-Urdin izotz jauregira izango da, eta helburua, giro eder eta euskaldunean arratsaldea patinatzen pasa- tzea izango da. Partaideak arra- tsaldeko 3etan abiatuko dira Legazpitik, eta iluntzeko 8ak aldera itzuliko dira herrira. Irteera honen prezioa 5 eurokoa da.
Ekintza honetan, herriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan dabiltzan gaztetxoek har dezakete parte. Guztiek, pasa den astean jaso zuten beharrezko informazio dena beren ikastetxeetan, eta horrekin batera, beranduenez gaur bertan entregatu beharko duten izen-emate orria. Horiek, ikastetxeetan entregatu beharko dituzte, gurasoek sinatutako baimena eta guzti.
Beste ekintza batzuk
Oraingoan, Euskara batzordea da antolatzailea, baina urte osorako prestatutako ekintzen programaren barruan, tartekatuz joaten dira hori eta Gazteria batzordea. Sorgintxulo, berriz, guztietan ari- tzen da.
Orain arte, egitarau horretako ekintza bat burutu da, urtarrilaren amaieran. Orduan, joku kooperatiboen saioa egin zen.
Baina hemendik aurrerakoa ere zehaztuta dago, gutxi gorabehera. Horrela, apirilean, Aste Santu inguruan, asteburuko irteera egingo da DBHko ikasleekin; maiatzean, berriz, Legazpi Trivial izeneko joku erraldoia izango protagonista Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoekin batera; eta uda ostean, irailean, 3. eta 4. mailakoak El Sobrón-eko abentura parkera joango dira; urrian haur eta gurasoei zuzendutako ekintza burutuko da; azaroan patinatzera joango dira 4. eta 5. mailakoak, eta abenduan, Gabonetako ohiko emanaldia eskainiko da.