Euskal Herriko emakume neakazariek ere biharkoan jai eguna izango dute. Egun gutxi izaten dituzte emakume baserritarrek etxetik kanpo pasatzeko eta horietako bat Nazioarteko emakume langileen eguna dute. Aurten gainera, euren lan eskubideen aldarrikapena burutzeko eta euren arazoak gizartaratzeko eguna izango dute. EHNEtik aditzera eman dutenez Azpeitiko Añota sagardotegian elkartuko dira. Bertan, antzezlan bat eskainiko diete eta aldi berean, emakumeak protagonistak izango dira taula gainean. Gero, sagardotegi bertan izango dute bazkaria eta tertulian egoteko aukera izango dute euren arazoetaz eta baserriko gorabeheretaz hitzegiteko. Emakume baserritarraren eskultura Zizurkilen dago eta urtero, honen inguruan ere elkartzen dira.