Sailkapeneko lehen postuan den Anaitasunak bere nagusitasuna erakutsi zuen hiriburuan jokatutako partiduan (36-20). Zarauztarren freskotasun faltak gainditu ezin izan zuen defentsa sendoa nahikoa izan zuten eragindako baloi galtzeak aprobetxatuz lehen zein bigarren olatuko kontraera- soetan gol errazak lortzeko. Behin defentsa egonkortuta nafarrek zailtasunak zituzten gol egiteko, baina zenbait bajarekin bidaiatu zuten gure mutilek eta partidua jokatu zeneko erritmo altuari eutsi ezinean amore eman behar izan zuten. Hala ere, ezin ukatu, behar baino erraztasun gehiago eman zitzaiela aukera oro aprobetxatu zuten indarrean dabiltzan aurkariei; etxeko azken bi partiduak ikusita taldeak gehiago eman dezakeela argi dago, eta penaz itzuli behar. Tamalgarriena jokalarien esanetan, goiko mailan elkarrekin sufritzen izandako, ustez elkarri estimua genion bi talderen arteko norgehiagokan Anaitasunako zenbait jokalarik erakutsiriko harropuzkeria.