Lunes, 6 de marzo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

CULTURA
Cultura
Emakumeen eguna
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Esan dezakegu eta hamaika aldiz entzungo dugu esaldi hori aste honetan bertan, ez genukeela emakumearen egunik behar. Ez da faltako ere horrelako kontuak aspaldi gainditu zirela pentsatuko duenik. Esan, agian ez du hainbestek esango, ez baita guztiz politikoki zuzena. Guztiz.

Errealitateak, ordea, ez du hain aise amore ematen. Joan den astean argitaratutako azterketa baten arabera (ez auskalo nongo unibertsitate xelebre batek egina, ezta Emakunde susmagarriak ere, Instituto Nacional de Estadística guztiz ofizialak baizik) emakumeok gaur, ez joan den mendean edo erdi aroan, gizonezkoek baino ehuneko berrogei gutxiago kobratzen dugu. Ehuneko berrogei gutxiago.

Egiteko guztietan, emakumeon eta gizonezkoen heziketa kontuan hartu gabe. Izan ere, unibertsitatean lizentziatutakoen artean areagotu egiten da desberdinkeria krudel hori: kasu horretan, emakume batek gizonezko baten erdia irabazten baitu. Lanaren mailarik baxuenetan desberdintasuna txikiagoa da, hamar aldiz txikiagoa. Emakumea bazara, besterik gabe, gutxiago irabaziko duzu.

Ikerketaren emaitzak ez dira hor bukatzen. Hona beste bat: iaz laurehun mila emakumek utzi zuen bere lana familiaren izenean eta hamalau mila gizonek.

Horiexek dira emaitzak. Hortik abiatuta, bakoitzak nahi dituen loriak bota ditzake, edo ateratzen zaizkion madarikazioak. Errealitatea tematia da: ezkuta daiteke, gezurta daiteke, baina ez da horregatik aldatuko.

Zenbat belaunalditan, zenbat emakumek egin beharko du borroka jaiotzean bati suertatu zaion sexuak bere bizitza baldintza ez dezan?



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam