Lunes, 6 de marzo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

CULTURA
Cultura
Txiki-txikiak ere, hobeto musikaren laguntzaz
Orain arte hiru urtetik gorako umeek jasotzen zituzten Xirula Mirula elkartearen lanen onurak. Euren azken proposamenak adin horretatik beherakoak ditu gogoan
Txiki-txikiak ere, hobeto musikaren laguntzaz
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
LIBURU-DISKOA
Kukuketan

Egileak: Imanol Urbieta, Kontxi Aizarna.

Marrazkiak: Rubén Francia.

Diskoko musika eta moldaketak: Imanol Urbieta.

Ahotsak: Batez ere, Jaione Eskudero.

Publicidad

DONOSTIA. DV. Xirula Mirula elkarteak Kukuketan, jolaserako kantak liburu-diskoa plazaratu du, urte bat edo bi urteko umeen gurasoentzat. Hogeita bost jarduera proposatzen dira bertan, etxean nahiz kanpoan egin daitezkeenak, eta aktibitate bakoi-tzak zein helburu dituen eta nola egin daitekeen azaltzen da. Kantuetako hitz eta doinu gehienak Imanol Urbietak eginak dira.

«Musikak eta jolasak haurraren garapenean eragin onuragarria besterik ez dutela sinestuta», ekin zioten bilduma hau plazaratzeari Xirula Mirulako Kontxi Aizarnak eta Imanol Urbietak. Jakina denez, Xirula Mirola Musika Hezkuntzarako Saialekuak urte asko daramatza -zehazkiago esanda, hogeita bost- musika, kantak eta jolasak tresna pedagogiko bezala erabiltzen, Imanol Urbietaren sormena baliatuz. «Orain arte, sortu eta argitaratutako lanak 3 urtetik aurrerako haurrei begira eginak izan dira, baina beti somatu izan dugu txikiagoekin lan egiteko material falta. Horrela, duela lau urte inguru, sehaska kantaz osatutako CD bat egin genuen: Kunkun Lo Lo. Disko horren 16.000 ale saldu dira eta gehienak udalek erosi zizkiguten, jaioberriei oparitzeko», adierazi digu Kontxi Aizarnak.

«Iazko ikastaroan -dio Aizarnak- ni neu bi urteko haurrekin lan egiten hasi nintzen Zarauzko ikastolan, eta haurren eguneroko biziera eta bizipenak kantuz islatzea egokia litzatekeela pen-tsatu nuen. Gustatzen zaigu kantuak esperimentatzea, ikustea umeen harrera; eta umeak harrera ona egiten diete normalean. Ikusi behar zenuke Nire hartza-txoa kantua entzun orduko Zarauzko haurrek nola hartzen zituzten beren pelutxezko har-tzak. Bildumako kantuak, hiruzpalau izan ezik, sortuberriak dira. Lehenagokoen artean, Otorduko kanta dago, otorduetan gurasoek haurra motibatzeko egokia».

Bada Joseba Olaizolak sortutako melodia bat ere. «Erbestean zegoela, Guadalupeko Ama Birjinako kanpaiak entzun eta haien eraginez egindako dopinua da, oso goxoa», dio Aizarnak.

Liburuan 25 jolas-kanta ager-tzen dira. Guztiek helburu berarekin egin dira: haurrari bere garapenean laguntzea. Jakina da bizitzako lehen hiru urteetan hazi eta garatzen dela azkarren haurra, eta jolasa dela haren espresiobide naturalena.

Liburu-disko honetako 25 kantuak gurasoek euren haur txikiekin euskaraz jolas egiteko pentsatuta daude. «Lehenengo abestia haurra esnatzen den unerako egin dugu eta azkena, berriz, oheratzen denerako. Tartean egun luze bat planteatu dugu, non haurrak bere hartzatxoarekin, eskutxoekin, baloiarekin... jolasten duen. Zabuan ibiltzen da, izadiko soinuak entzuten ditu, hotsekin jolasten du, bazkaltzen du, ezkutaketan, kukuka, jolasten du, negar egiten du, bainatzen da eta abar», jarraitzen du Aizarnak.

Aizarnak uste du haur eskoletarako ere egokia dela liburu-diskoa, baina helburu nagusia familia dela. «Gurasoa izan dadila haurrarekin kantatu eta jolastuko duena, horixe nahi dugu».

Rubén Franciaren marrazkiekin hornituta, kanta bakoitzaren hitzak eta musiken partiturak jarri dituzte, eta kanta bakoitzari dagokion jolasaren azalpena, gurasoen lagungarri.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam