Bestalde, Urola Kostako Emakume Taldeak ere egitarau zabala prestatu du datozen egunetarako. Besteak beste, bihar astelehena iluntzeko zortziretan Gaztetxean Laztan tailerra antolatu du. Asteartean hitzaldia izango da. Gai 'Emakumea eta kirola', Iratxe Aranburu eta Dorleta Ugaldek eskainia 20:00tan Laboraleko aretoan. Asteazkenean berriz ikastetxeetan konzentrazioak egingo dira eta arratsaldean Donostian ospatuko den manifestaziorako deia luzatu dute. Ostegunerako beste hitzaldi bat antolatu dute, oraingoan gaia prostituzioa izanik eta hizlaria Begoña Zabala, 19:30tan Antoniano aretoan. Datorren ostiralerako 'Sorgin gaua' iragartzen dute Musika Plazan. Larunbata hilak 11rako manifestazioa, ekitaldia eta emakumeen bazkaria, eta amaitzeko Las mujeres de verdad tienen curvas filmaren proiekzioa datorren igandean 19:30tan Gaztetxean.