TOLOSA. DV. Iñauterien ondorioa jasateko arriskua egon zen arren, bi orduz hauek ahaztu eta partida irabazteko adina esfortzu egin zuten tolosarrek Patronatoren aurkako partiduan. Azkenean emaitza: 65 eta 50.
Beldur handiarekin iritsi ziren tolosarrak partidara. Aurreko urteetan iñauteri garaian jokatutako norgehiagokak ez dira oso ederrak izan, ez ikusteko eta ez jokatzeko. Agian eskarmentu honek zeresana izan zuen partida kon-tzentraturik hasteko.
Hasiera hasieratik ikusi zen lan asko egiteko partida izango zela, irabazi beharra zegoen sailkapenean behera xamarrean dagoen taldearen aurka. Joaneko partida galdu egin zuten hala ere, eta average-a alde izatea garrantzitsua zen denboraldi amaierara begira.
Erasoan, azken partidetako zailtasun berak aurkitu zituzten. Sistemak ez ziren behar bezala burutzen eta 24 segunduak amaitzerako jaurtiketa behartuak egin behar izan zituzten.
Halere, defentsan sendo ibili ziren eta horren lekuko dira lehen eta azken laurdenetan jasotako 8 puntuak.
Patronato-k ez zuen maila izugarria erakutsi. Baja ugarirekin etorri ziren Tolosara joaneko partidarekin alderatuz behintzat. Zazpi jokalarirekin bakarra aritu ziren eta hori erabakigarria izan zen.
Sailkapenean bi taldeen artean alde nabaria dagoen arren, average-a irabazi zuten, joanekoan 11 punturengatik galdu bait zuten eta oraingoan 15ez irabazi. Beraz, tramitea bete zuten seniorrek
Tolosa Aralar: Kike (5), Ander (0), Fernando (28), Haritz (13), Kaiet (12) - hasierako bostekoa - Alberto (2), Iñigo (3), Ion (2) eta Joseba (0).
ko bostekoa - Iñaki (0), Ander (0), Alberto (0), Iñigo (2), Jon (0) eta Joseba (7).
Gaur partida zaila dute Gasteizen liderraren aurka jokatuko dute, denboraldian partida bakarra galduta daudenak.
Fernandez Ceramicas taldean jokatzen du, gainera, garai batean Tau handian aritutako Jose Luis Ortun-ek.