Jueves, 2 de marzo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
AITZIBER ZUBILLAGA | AQUARIUMEKO MARKETING ARDURADUNA
«Konpromisoa eta lana eskatzen du urtez urte ziurtagiriari eusteak»
Ziurtagiria abian jarri zenean esan zion 'bai euskarari' Donostiako Aquariumak. Bidean dira oraindik, ez baita egun bateko lana. xxx
Aitziber Zubillaga. [JOSE USOZ]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

DONOSTIA. DV. Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresa, elkarte eta erakundeen artean denetarikoak daude, Donostiako Aquariuma barne. Omenaldia jasotzea egokitu zitzaien guztiei atzokoan, baina eguneroko martxan pozak ez ezik lanak ere ematen ditu Ziurtagiria jasotzerakoan nork bere gain hartzen dituen konpromisoei eusteak.



- Noiztik du Bai Euskarari Ziurtagiria Aquariumak? Zein motakoa?

- Hasiera-hasierakoa dugu, 2000 urtekoa. Kulturaren alor askotan du Aquariumak konpromiso sendoa bere inguruarekin eta hemengo kulturarekin, eta izaera horrek euskararekiko konpromisoa ere hartzen du barne. Motari dagokionez, Bidean mailakoarekin jarraitzen dugu. Hurrengo biak lortzeko eskatzen diren baldintzak ez ditugu oraindik betetzen, ahalegin nagusiak bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzu guztiak euskaraz eskaini ahal izatera bideratu baititigu.

- Bete al duzue helburu hori?

- Bisitariei eskainitako zerbitzuei dagokienez, bai, bete dugu. Haiekin harremana izan ohi duten langileak euskaldunak dira, Hezkuntza programa ere euskaraz garatzen da, gure informazio-euskarri guztietan du presentzia euskarak... Barneko lanak dira oraindik erabat euskaldundu gabe ditugunak. Badira euskaldunak ez diren langileak, eta horiek euskara ikastea zein hainbat barne-agiri eta dokumentu euskaratzea da hurrengo erronka. Dena den, egoera horretan dauden langileek ez dute traturik bisitariekin.

- Estimatzen al dute bezeroek ahalegina?

- Gure bisitariak toki askotatik datozenez, hainbat hizkuntzatan atenditzeko gai izan behar dugu baina, jatorria oso-oso nabarmena ez bada, gure politika da aurreneko hitza beti euskaraz egitea, baita duda dagoenetan ere. Normalean, aurreneko hitz hori euskaraz entzuten duten euskaldunek euskaraz jarraitzen dute.

- Zer esango zenioke Bai Euskarari Ziurtagiria besterik gabeko pegatina bat dela uste duenari?

- Ez dela horrela, konpromisoa eta lana eskatzen duela urtez urte ziurtagiriari eusteak. Oso garrantzitsua da hasieratik helburuak eta konpromisoak ondo finkatzea, gero bete egin behar baitira. Helburuak finkatzeko orduan, autonomia osoa dugu, baina orientazioa eta laguntza jasotzen dugu Kontseiluaren aldetik, beti atenditzen dituzte izan ditzakegun zalantzak. Ziurtagiria eskuratzeak ez du esan nahi horretan gera zaitezkeenik. Konpromisoak urtero berritu behar dira, eta urtero iristen da ebaluazioa egiteko garaia. Gauzak, hortaz, seriotasunez egin behar dira. Pegatina bat jartzea baino askoz gehiago da Bai Euskarari Ziurtagiria lortzea eta horri eustea.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam