Jueves, 2 de marzo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
AlDia
Bai Euskarari Ziurtagiria dutenak omendu ditu Kontseiluak
Horien lana jendaurrean aitortu zen Donostian egindako ekitaldian
Une honetan dauden 1.190 ziurtagiridunen ordezkariak bildu ziren Kursaal jauregian. [MIKEL FRAILE]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

DONOSTIA. DV. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldi nagusia egin zuen atzo Donostiako Kursaal jauregian. Bertan, Bai Euskarari Ziurtagiria lortu duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egindako ahalegina jendaurrean aitortu zuen Kontseiluak. «Bai Euskarari Ziurtagiria lortu duten 1.190 enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak dira gaurko protagonistak», aitorpena luzatu zien Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.

Hizlari berezi bat ere izan zuen ekitaldiak, Linguapaxeko Nazioarteko Batzordearen ohorezko lehendakari eta UNESCOren Kataluniako zuzendari ohi Felix Martí: «Oso garrantzitsua da elkarteek egiten duten lana. Izan ere, Bai Euskarari Ziurtagiria euskararen normalizazioan aurrera egiteko balio handiko tresna da", adierazi zuen.

Bai Euskarari Ziurtagiria dutenek Nestor Basterretxeak ekitaldirako berariaz egindako artelan bana jaso zuten eta Bai Euskarari Ziurtagiria duen enpresa baten ordezkariak, Rebeka Arrarasek, ziurtagiria dutenen izenean hitz egin zuen. «Enpresa munduan gero eta garrantzitsuagoak diren erantzukizun sozialaren oinarriak aintzat hartu behar ditugu», gomendatu zuen, eta kalitateko zerbitzua emateko, hizkuntza oso faktore inportantea dela esan zuen.

231 ziurtagiri banatuz ekin zion 2000. urtean Kontseiluak euskararen normalizazioaren aldeko konpromisoa ekimen eta egitasmo zehatzetan gauzatzea helburu zuen kanpainari. Etengabe egin du gora orduz geroztik kopuruak. 2005 urtearen amaieran, 1.141 ziren ziurtagiridunak; 50 gehitu zaizkie urteko aurreneko bi hilabeteetan. Gipuzkoan dute egoitza gehientsuenek (%43) eta orain arte banatutako gehienak, 705, oinarrizko mailari dagozkio; 'Bidean' kategoriari, alegia. Izan ere, 'Guz zerbitzua euskaraz' eta 'Guk zerbitzua eta lana euskaraz' ziurtagiriak lortzeko baldintza zorrotzak finkatzen ditu Kontseiluak, hainbat irizpide aintzat harturik. Edonola ere, Bai Euskarari Ziurtagiria ez da egutegiaren aurkako borroka. Aurreneko mailatik hirugarrenerako bidea entitate bakoitzak bere ezaugarri eta ahalbideen arabera burutu behar behar duen prozesua da. Kontseiluko teknikarien ikuskaritzapean betiere, urtero ebaluatzen baita egindako lana. Oso-oso gutxi dira, gainera, azterketa gainditu gabe gelditzen direnak, nahiz eta hasitako bideari eusteak era guztietako esfortzuak -diru aldetikoak barne- eskatu.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam