Miércoles, 1 de marzo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

TOLOSA - GOIERRI
EZKIO-ITSASO
Elizako erlojua automatizatu nahi du Santa Lutziako parrokiako taldeak
Hilabeteroko bilera egin zuten igandean, Anduaga elkartean Aurten elizako teilatua konpondu zenetik 100 urte ospatzen dira
Oraingoan ere Anduaga Elkartean bildu ziren parrokiako taldekoak. [M. GALILEA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

EZKIO-ITSASO. DV. Pasa den igandean Santa Lutziako parrokiako taldeak, hilabetean behin egiten duen bilera ospatu zuen, eta honetan, gai desberdinei buruz hitz egin zuten.

Jakina da, kanpaidorrean ikusi ahal den bezala, Santa Lutziako elizak ehun urte betetzen dituela baina inork ez zekiena zera zen, zer konponketaren 100 urteak betetzen ziren, eliza mende bat baino askoz zaharragoa baita. Bilatu ondoren, bileran esan zutenez, aurten elizaren teilatua konpondu zenaren 100 urteak ospatzen dira, justu orain direla aste batzuk berriz ere teilatu honen konponketak amaitu zirelarik. Horrela, urteurren hau ospatzeko, San Pedro egunean zer edo zer berezia egiteko intentzioa dute parrokiako taldekoek.

Bestalde, elizako erlojuaren konponketa ere egin nahi dutela esan zuten. Orain arte erlojuak ondo funzionatzeko, astero pisuak jaso behar ziren; egin nahi duten berrikuntzarekin parrokiako erlojua automatikoki martxan jarriko da.

Pasa den urtean bezala, oraingoan ere Lehen Jaunartzea egiten duten umeak badaude herrian, eta haur hauek prestatu behar dira. Aurten hiru izango dira jaunartzea egingo duten gazteak eta igandero meza ondoren bilduko dira prestatzeko. Azkenik, bileran, komisio berri bat eraiki behar delaz ere hitz egin zuten.

Ezkioko parrokiako taldea, berriz, hilabete honetan oraindik ez da bildu, baina egun hauetan egun zehatz bat erabaki eta hauek ere hilabetero egiten duten bilera ospatuko dute.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam