Miércoles, 1 de marzo de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

TOLOSA - GOIERRI
ATAUN
Txondorra su emanda izango da hurrengo hamabost egunetan
Txondorra behin eginda, gau eta egun zaindu behar da; besteak beste, brasak bota. [MUNDUATE]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ATAUN. DV. Pasa den larunbat eguerdian eman zioten su San Gregorioko Larruntza soroan egin duten txondorrari. Ikusmin haundia zegoen, izan ere aspaldian ez baitugu izan txondorra ketan ikusteko aukerarik, eta are gutxiago, orain bezala, esku-eskura, atariko atean.

Eguraldi narras xamarra izan zuten pizteko unean, baina hala eta guztiz ere, ikusle ugari inguratu bertara eta giro oso politean burutu ahal izan zen su emate ospakizuna.

Adituen esanetan, orain arteko lanak haundiak izan badira ere, orain dator lanik nekezena eta aspergarriena, izan ere gau eta egun egon behar baita guardian eta adi-adi zaindu suaren kolorea, txondor-zuloko atakea eta abar.

Gauzak ondo joanez gero, datorren martxoaren 10erako egur ikatza ateratzen hasteko moduan izatea espero dute.

Kirolariei omenaldia

Ekintza hauen eta gehiagoren arrazoia, San Gregorion martxoaren 12an bertako seme diren Martxel Zeberio aizkolaria; Joxe Aierbe korrikalari eta aizkolaria eta Jexux Agirre 'Repo' segalariari eskaini nahi dioten omenaldi haundiaren barnean kokatu behar da.

Ekintzak ugariak izango dira. Hala, erakusketa, mahai-ingurua; aizkoran eta korrikan esibizioak, etab aar, jairik nagusiena martxoaren 12an iganderako izendatu dutelarik.

Egitarauaren xehetasunak datozen egunetan zabaltzen joango gera.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam