ZARAUTZ. DV. Lehioak Zarauz-ko mutilek ez zuten izan garaipena eskuratzeko inongo aukerarik Santurtzi aldean. Lan kontuak tarteko, taldeko bi pibotik gabe -Luis Ibañez eta Sergio Navascues-, joan ziren Bizkaia aldera, eta barruko jokoan ezinean aritu ziren zarauztarrak. Lehen laurdenean aurretik ibili ziren (16-18) baina bigarren laurdenetik aurrera aukerarik ez zuten izan zarauztarrek (46-31). Amaieran 81-58 eta sailkapenean larri Luis Lertxundik entrenatutakoak.
Saskiratzaileak: Eizagirre (8), Garcia (10), Landa (2), Barrio (10), Jones (8), Caminos (11), Collantes (5) eta Enparanza (0).
Neskek, irabazi
Emakumezkoen Lehen Maila Nazionaleko taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen, aldiz, Lanas Stop taldearen aurka. Joaneko partidan errioxarrak 7 puntuz, 60-53, izan ziren garaile eta une honetan garaipen bat gehiagorekin zeuden sailkapenean. Beraz, zarauztarrek zortzi puntu edo gehiagoz irabaziz gero, errioxarren aurretik jartzen ziren eta helburua lortu zuten, 60-45 amaitu baitzuten. Beste batzuetan ez bezala, etxeeko neskek lehen laurdenetik aurretik joatea lortu zuten, 14-5. Handik aurrera markagailuan tartea pixkanaka igotzen joan zen, 11 puntuz atsedenean (25-14); 14 hirugarren laurdenaren bukaeran (42-28) eta hamabost bukaeran (60-45).
Bi minuturen faltan errioxarrak 9 puntura hurbildu ziren, eta maila mantentzea airean egonda, urduritasuna nabar- mendu zen bi taldeetan. Ez ziren falta teknikoak falta izan bi taldeen partetik minutu hauetan. Dena den, azken txanpan jaurtiketa libreetan asmatu zuten etxekoek eta basket average-an gailentzea lortu zuten.
Gauzak horrela, zarauztarrek jaitsiera postuetatik atera dira dagoeneko eta lasaitu ederra hartu dute geratzen diren partidetara begira.
Saskiratzaileak: Etxarte (4), Hausser (12), Garmendia (30), Zendoia (4), Eizagirre (5), Korta (5), Alberdi (0) eta Izagirre (0) .
Bestalde, junior mailako taldeak 72-70 galdu zuen Maristasen aurka eta kadete mutilak, berriz, 68-61 nagusitu ziren Goierriren aurka.
Adierazi, amaitzeko, eskiatzera joateko lekua hartzeko izena emateko epea gaur amaitzen dela. Gogoratu, martxoaren 4an eta 5an Barege-La Mongieko eski estaziora doazela eskiatzera. Zalantzak argitzeko deitu 620. 155216 telefonora edota pasatu Kirol Elkarteko egoitzatik.