ZARAUTZ DV. Arranok bere bunkerream martxorako ekitaldi ugari antolatu ditu. Honela, Zinemapolan emakumeak izango dira protagonista. Joseba Tapia trikitilaria hirugarrengoz etorriko da bunkerrera, martxoaren 10ean hain zuzen. Oraingoan disko berrirako kantuak zorroztera etorriko omen da. Era berean, Koldo Izagirre idazleak Greenwichekoa ez da meridiano bakarra hitzaldia eskainiko du.
Apirilekoa ere lotzen hasiak direla diote Arranokoek eta hilaren 7an Patxi Saiz abeslari getariarra izango da bere bigarren diskoa aurkeztuz.
Zinemapolaren barne, gaur martxoak 1, Cleo de 5 à 7 eskainiko da iluntzeko zortzietan, Agnes Varda zuzendari belgiarrarena. Bere ikuspegi feminista den ala ez eztabaidagai izan bada ere, zuzendu dituen filmeak emakumeei buruzkok dira, gai sozialak eta politikoak ukitzen dituzte eta ikuslegoa entretenitzen dute. Gaurko filmaren argudioa honela laburtu dezakegu. Cleo, pop kantari ezaguna da eta bi orduz ibiliko da noraezean Parisen minbiziaren test baten emaitzak ezagutzeko zain. Filmaren tituluak adierazitako bi ordu horiek etsigarriak dira. Tarotaren kartek banatutako ataletan, Cleok bere lagunak bisitatzen ditu, dituen kezkak uxatzen saiatzen da, erosketak egiten ditu, negar egiten du
Arranoko antolatzaileek diotenez, otsailean. Pettiren kontzertura jende mordoska azaldu zen, baina ez hainbeste hitzaldi eta filmeetara. «Hala ere ez dugu etsitzeko asmorik eta ez gara etxean geratuko telebista aurrean».