Sábado, 25 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

GIPUZKOA
BAI HORIXE
Zenbat gu?
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Jorge Oteizak gutxienez lau pertsona zituen bere baitan: goizeko Jorge, eguerdikoa, arratsaldekoa eta gaueko Jorge. Lagunik onena eta traidoreena zen». Hitzok Nestor Basterretxeari lapurtu dizkiot, berak esanak dira Berria egunkarian egindako elkarrizketa batean. Esaldi hau irakurrita, batek edo bestek pentsa dezake Basterretxearen eta Oteizaren arteko harremana ez zela oso sanoa. Bada, egia oso bestelakoa da. Nestorrek Jorge lagun handitzat zeukan eta elkarrizketan gaineratzen zuenez, «pribilejioa izan zen niretzat bera ezagutzea». Basterretxea sortzailea den neurrian esaten dituen gauzak ere artelanak dira, obrak. Bere eran-tzun bakoitza pentsarazten dizun harri bitxia da. Eta pen-tsatzen jarrita konturatu naiz nik ere badudala nire baitan beste Jasone bat. Eta, tarteka, hirugarren Jasone bat ere bai beharbada. Badakit egoeraren arabera diferente jokatu izan dudala. Parean zein pertsona izan, modu batera edo bestera sentitzen naizela. Zuek guztiak bezala, seguruenik. Oso zaila delako norbere pentsamendu eta sinismenei leial jokatzea beti. Gure barruan badirelako hainbat mamu eta mamu horien eraginak gugan guk nahi baino indar handiagoa duelako. Inauteriak ez izan arren, urte osoan janzten ditugu mozorro desberdinak. Garbiak izatea da gure helburua, natural eta zintzo joka-tzea. Baina beti ezin da. Ezin izaten dugu. Nahia eta ezina borrokan. Ni ere, Oteiza bezala, diferentea naiz egunaren arabera. Baina, pusketa horiek guztiek osatzen dute nire oinarria. Matriuska errusiarrak bezala, panpina handiaren barruan panpina txikiagoa dago, eta honen barruan hirugarren bat eta laugarren bat Baina guztiak dira panpina bakarraren zatitxoak. Esen-tzia beti mantentzen da. Eta hori da inportanteena.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam