Sábado, 25 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
ATZO ETA GAUR
Iñauteri zoroak
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Asiak daude Tolosan iñauteri zoroak. Adibidez, Orion eta Pasaian arraunerako jaiotzen diran bezela, tolosarrak Iñauterietako munduratzen dirala esan liteke. Eta, ingurutakoak ere bapo ku-tsatuta gaudela esan bear.

Ostegun egoartetik asi ziran txarangak, dantzak, txantxoak eta milla zorakeri; tabernatan, berriz, txistorra eta ogia utsean izango dira eta bazkari bear aundirik gabeak etxeratuko dira. Illuntzea ezkero, berriz, Alkarte edo Soziedatetan izango da jendea, eta kalekoa ez dago esan bearrik. Esan liteke, egun auetan triste dagon tolosarrak ez daukala osasunik.

Sei egunetako pestak izaten dira Tolosan eta ona egun bakoi-tzaren izenak: Ostegun Gizen, Ostiral Plako, Iñauteri Bezpera, Zaldunita, Astelenita eta Asteartita. Asteazken goizari ere elduko diote makiña batek, arratsalderarte lanera joan bearrik ez dagolako. Ostiral ori, plako ezagutu gendun guk izenak dion bezela, baiña orain, bera ere naiko gizen jarrita dagola esango nuke. Ez baita ikuskizunik paltako.

Pesta ikustera joaten geranak, ez degu bear bezela pentsatzen zenbat buruauste eta lan artzen duten antolatzaille oiek. Adibidez, joan zan urteko gurdi edo karroza berdiñak aurten ez dute grazirik eta zerbait berria sortu bear da, eta orretan komeriak. Aurrez nion bezela, tolosarra bear.

Egia da Udaletxe aldetik eta abar, laguntzak izaten dituztela, bai bear ere; zerbaiteagatik garai batean zezenak ikustea utsean izaten zana jarri zuten sarrera pagatu bearra. Dirua bear da alde guztietarako eta orrek ematen dizkigu buruausteak. Bi edo iru seme-alaba ikasketatan derabizkin gurasoak ere esango du zerbait. Ez da nai orduko etorriko Austar Eguna. Karteristak ere egin naiko dute beren pagotxa, eta kontuz.

Iñauterian kontrariorik aundienak Pranko eta Eleiza izan ziran, baiña tolosarrakin etzuten burutu; tolosarrak berdin jarraitu zuten 'Udaberriko Pestak' izenaren babesean. Garai artan, gure eleizetan jai arratsaldetan 'Bezperak' izaten ziran, eta ezagutu gendun Tolosa inguruko apaiz bat, Astelitaz eta Asteartitaz, arra- tsaldez, 'Bezpera' oiek jartzen batez ere neska gazteak (Maria Alabak) Tolosara joan etzitezen. Sinistu eziñeko kontuak dirudite, baiña egiak. Eta, zenbat gazte ote daude gaur, Bezperak eta Maria Alabak zer ziran dakizkitenak?

Demokrazian sartu giñan ezkero, Iñauteriak erri prankotan ospatzen dira; baiña urrutiko Kanarias, Brasil eta abar utzita, Tolosa izango da nagusi. Pakea izan dedilla eta beste oker guztiak Garizumak zuzendu ditzala.

Aurten, Iñauteri Eguna datorren igandez degu noski; Naparroko erri askotan aurrez ospatuta dauzkate ordea; eta ori nola zan jakin miñez napar bateri galdetu nion oraindik-orain eta ara bere erantzuna: «Gure errian aspaldi batean, egitazko egunean ospatzen ziran, baiña apaizak aurreratu zitun, Iñauteriak berez izen txarra zutela-ta». Pentsatzekoa da, beste erritan ere jokaera ori izango zala.

59ko kinto billera. Modesto Goenaga adiskideak Lasartetik aditzera ematen didanez, 59ko kintoak urteroko Billera Eguna martxoaren 12an izango dute. Il ziran kinto lagunen alde-meza-santua Beasaingo Garin auzoan izango da eguardiko ordubatean, eta ondoren, ordubitardietan, alkartasun bazkarian bilduko dira Lierni auzoan dagon Mujika jatetxe ezagunean.

Partaide izan nai dun kintoari komeni zaio al dan azkarren jate-txeko telepono ontara deitzea, bere naia adieraziz: 943-801699. Ondo igaro.



Urteak badijoazte egan

da urteak badatozte,

eta oiekin etortzen dira

ainbat gaitz da buruauste.

Berrogeita emeretzikoak

lenago ziñaten gazte;

kinto billerak bizi-poza du

orain saiatu zaitezte.

Urrezko Aizkora. Lengo igandea ezkeroz badakizkigu zein bikotek jokatuko duten azkena (finala) bi-bitako aizkorako txapelketarena, gaur larunbata Azpeitiko kiroldegian gaueko 11etan. Aurrez sailkatuta zauden Mindegia eta Senosiain, eta lengo igandez Durangon sailkatu ziran Arrospide eta Mugertza, Nazabal eta Erdozia menderatuta. Bizkaiko jaialdi orretan nagusitasun aundia agertu zuten gipuzkoarrak: lan danak 31, 35an bukatu zituzten Arrospidek eta Mugertzak, 33,30 bear izan zituzten Nazabalek eta Erdoziak. Nazabalek etzun bere eguna eta orretatik etorri zan akatsa. Bestetik esan bear da, sasoi ikusgarrian agertu zala Arrospide bere 49 urterekin; aren sastakoak egurrari miñ egiten diote.

Zein bikote ertengo ote da txapeldun? Bein da berriro, bi probintzi ditugu alkarren aurka; egia da gazte asko dabillela aizkoran, baiña aizkolaritza gaur bezin zartua etzan egongo sekula: 96 urte osatzen dituzte gipuzkoarrak, eta Mindegiak 56 baditula, naparrak ere ingurun ibilliko dira. Denboraz jakingo ditugu Azpeitiko emaitzak eta gauden zai.

Bakarkako txapelketaren bi kanporaketa ere izan ziran Durangon, eta Errekondo eta Zubiaga sailkatu ziran Mindegia (illoba) eta Errodrigez menderatuta.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam