ASTEASU. DV. Maria Angeles Uzkudun, bere bederatzi senide bezala, Asteausko Mallureta zahar etxean (Apreterone etxean) jaio zen. Etxe horretan herriko telefono publikoa zegoen. Hori zela eta, herrian gertatzen ziren gauza guztien berri izaten zuen eta horiek ere Uzkudenek ondo gordeta dauzka bere memorian. Neska kozkorra zela abisuak ematea joan behar izaten zuen etxez etxe eta baserriz baserri.
Haurtzaro eta gaztaro garaiko oroimen politak aipatzen ditu Maria Angelesek. «Neska kozkorra nintzela maixtrak esan zidan 14 urte bete nituenenan ikasten jarraitzeko baino gure etxean nahiko lana izaten zen eta lanean hasi nintzen». Uzkudunen etxean ezparzinak egiten ziren «gogoan dut gure aita Pasaiko portu joaten zela eta itsasontzietako soka zaharrak ekartzen zituen. Haiekinegiten genituen alpargaten zoluak, trentza batzuk egiten gnituen eta gero tela josi eta... Dena eskuz egiten genuen eta famatuak ziren Asteasuko alpargatak».
Gero, Maria Angeles ile-apain-tzaile izateko akademi batera joan zen. Gazte zen orduan Uzkudun,19 urte, eta Tolosako akademian ikasi eta gero Donostiara joan zen praktikak egitea udara batean eta gero Madrilera joaten zen «Ahizpa Madrilera joan zen bizitzera ezkondu eta gero. Bere etxera joaten nintzen Madrilera ikastaroak egitea».
Maria Angeles Asteasun bertan jarri omen zuen ileapaindegia «Etxean jarri nuen pelukeria eta lana asko egiten genuen. Goizeko 7etan hasten nintzen egun askotan eta gaua arte aritzen nintzen lanean. Garai arte permanente bat egitea 8 pezeta balio zituen». Aspaldiko kontuak dira guzti hauek. Asteasuarrak lana asko egindako zen baino gustokoa zuen dantza egitea eta horretarako ere izaten zuen denbora. Ez bakarrik berak dantza egiteko, herriko neska-mutil gazteei euskal dantzak erakutsi zien. 'Enara' dantza taldea sortu omen zuen 1977. urtean eta urte askotan talde hau zuzendu zuen.
Idazle fina
Musikazalea, dantzaria eta dantza irakaslea, irakurzalea, ile-apaintzailea... eta idazlea. 86 urte ditu eta bere garaiko emakumeen artean gutxi batzuk etxetik kanpo lana egitea lortu zuen horietako bat da Maria Angeles Uzkudun asteasuarra. Berak, betidanik gustoko izan omen du irakurtzea eta idaztea eta orain, Aiurri aldizkairan hainbat artikulu argitaratu eta gero Herio 1936 liburuxka kaleratu diote. Maria Angelesek dioenez «bizi guztian eskutiz asko idatzi behar izan ditut: anaiek Frantzia aldera alde egin behar izan zutenean, ahizpak Madrilera bizitzera joan zirenean, edo orain anaiari Ameriketako Estatu Batuetan bizi denari, hemengo kontuen berri emateko». Horregatik erreza izan omen zen idaztea hastea «proposatu zidaten hasiera batean, Asteasuko gertakizunetaz idaztea: jaia nolakoak izaten ziren, herriko ohitura zaharrak,... eta horrela hasi nintzen idazten. Gero, irakurri nuen aldizkari honetan Gerra Zibileko kontuak jaso nahi zituztela, gure eskualdean gertatutakoen berri nahi zutela eta nik, etxean jasotako nituen hainbat fusilatuen argazkiak bidali nizkien. Horrela hasi ginen artikulu idazten eta datuak jasotzen».
Irakurtzeko eta idazteko zaletasuna handia izateaz gain Maria Angelesi betidanik gustatu zaio gauzak gordetzeak eta ohitura horrek bere fruituak eman ditu, nahi gabe, bere herriko historiaren zati handi bat gordeta baitu. Ez bakarrik paperetan jasota daudenak, berak buruan gordeta dituen gertaera askoren berri eman dute Herio 1936 liburuxka honetan «86 urte ditut eta gazua asko ahazten ari zaizkit baino oraindik begi bistan dauzkat gure herrian bizi izan ziren sufrimentuak, okerrak, jendea atsilotzen zuten irudiak...». Ez bakarrik irudiak, Maria Angelesek esaten duenez «Asteasun ez zen frenterik izan baino ikusten genituen etxeko ganbaratik Zaratamendiko kainonen tiroak, sua, keak...» Memoria ona eta herriko historia jasotzeko ahaleginean jarraituko du «osasuna dudan bitartean horrela jarraitu nahi nuke» aitor-tzen du Maria Angelesek.