Jueves, 23 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

TOLOSA - GOIERRI
LAZKAO
Xabier Murgia lazkaotarra, Espainiako neguko triatloi txapelduna
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

LAZKAO. DV. Xabier Murgia Yoldi lazkaotar gazteak beste emaitza bikain bat lortu du berriki, Candanchuko eski pistetan burutu zen Espainiako Neguko Triatloi Txapelketan garaipena lortu baitzuen bere mailan, hau da junior mailan (16, 17 eta 18 urte bitartekoak). Neguko triatloi kirol modalitatea hiru kirol ezberdinek osatzen dute, hirurak ere elur gainean egin beharrekoak: iraupen eskia, txirrindua eta korrika. Junior kategoriaren barruan burutu behar izan zituzten probak honakoak izan ziren: 5 kilometro korrikan, 2,5 km txirrinduz eta, azkenik, beste 2,5 km iraupen eskian. Xabier Murgiak horiek betetzeko behar izan zuen denbora guztira 1:12:30koa izan zen (31:59 lehenengo proban, 28:14 bigarrenean eta 12:17 hirugarrenan), bigarren sailkatuari lau minutu eta erdiko tartea atera ziolarik. Hain zuzen ere, SVC-Seguridad taldeko Alexander Loberak lortu zuen bigarren postua eta hirugarren, berriz, Xabierren taldekide den Iñaki Castiella (biak ere Club Pirineísta Mayencos taldean dabiltza).

Proba oso gogorra gertatu zen, haren berezko zailtasunari oso eguraldi txarra gehitu zitzaion-eta. Elurra gogoz bota zuen eta haize bolada bortitzak izan ziren, proba nagusietako distantzia ere murriztera bultzatu zutenak. Eta horri guztiari, noski, partaideen maila altua ere gehitu behar zaio.

Ez da honako hau Xabier Murgiak aurtengo denboraldian lortu duen emaitza on bakarra. Iragan urtarrilean Ansón (Huescan) ospatu zen Neguko II. Triatloian ere garaipen bikaina lortu zuen lazkaotarrak eta otsaila hasieran Reinosan egin zen triatloi proban, berriz, bigarren sailkatu zen.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam