Jueves, 23 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

PASAIA - ERRENTERIA
OIARTZUN
Ttur-Ttur euskaltzaleon bilgunetik deialdia
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

OIARTZUN. DV. Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunetik jakinarazi digute, gure herrian, martxan jarri berria duten egitasmoa: Oiartzungo elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa, Oiartzungo Udalak finantzatua. Egitamos honen baitan,Oiartzungo 49 elkarterekin jarriko dira harremanetan, eta gonbidapena egingo diete hitzarmengintza metodologiaren bitartez beren elkartean euskararen erabilera indartzeko egitasmoan parte hartzeko.

Hitzarmengintzaren bitartez, Ttur-tturreko suspertzaileak eta elkarteak konpromisoak adostuko dituzte elkartearen jardueran euskararen erabilera areagotzeko. Eta Ttur-tturrek laguntza teknikoa eskainiko die gero elkarteei, konpromiso horiek betetzen laguntzeko.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunetik prest daude bakoitzaren hedabidean elkarrizketa egiteko edo egitasmoari buruzko xehetasun gehiago emateko. Idatzi edo dei egin ondorengo bide hauetara: tturttur@euskalerria.org edo 943 260182/943 493957



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam