Jueves, 23 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

GIPUZKOA
BAI HORIXE
Ostegun gizenekoa
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Iritsi dira atzera gure herriko iñauteriak. Gaur, ostegun gizen. Eta, urtero legez, pregoilari jardun beharra daukat, beharrik edo beharturik. Eta aldarria erraza eta betikoa da jakina, gauzak asko aldatzen dira beti berean irauteko. Hala iñauteriak ere.

Badakizue zer diren Tolosako festa aldrebesok, Arcoko periko artelanak baino hagi-tzez transgresore eta urra- tzaileagoak, eta edozein politika-mahai baino integratzaileagoak. Ziur nago jaiotan konpongarriagoak liratekeela arazo konponezinenak, leungarriagoak gorroto eta ezinikusi gordinenak, errazagoak aspaldian atzendu genituen irribarre gozoak.

Esaten dute, nire herrikideek esaten dute debekatua dagoela tristura eta pesalunbrea, negarra, zorigaitza, heriotza.

Hemen, egunotan, txantxoz besterendurik, inor ez da ximelkor, mugatu, amaidun. Iñauteria beti jaiotzear den leku horretan ospatzen da, ispiluaren bestaldean, errealitatearen ifrentzuan.

Onirikoa da iñautearen funtsa eta mamia, lo-ibiltarien erreinua eta poza, frakaso ororen azpildura eta zabortegia. Lurra eraberritu egiten da, pozoingabetu, eta musika berria esakintzen digu, beste aukeratxo bat.

Eta amets horretan ez dago artalderik, ez dago ardi-zakurrik, eta maitasunez hil dezakezu, freudianoki nahi bada, zure alboan bizi den tirano ttiki hori, hain ederki izorratu zintuen hantuste zoroa. Etortzeko, beraz, gure besoetara biltzeko, ez da ezer askorik behar.

Libertitzeko gogoa, eta heriori lepotik barre egiteko indar gaizto eta biziberritzailea. Ongi etorri.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam