Jueves, 23 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COSTA UROLA
GETARIA
GETARIA / Saharautz elkarteak udan Saharako haurrak etxean hartzeko deia luzatu die Urola Kostako familiei
Gajmoula, Saharako haurra, lagunekin hondartzan. [EZENARRO]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

GETARIA. DV. Saharautz elkarteak, Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasun Taldeak, Oporrak Bakean programaren barruan uztailean eta abuztuan Saharako haurrak etxean hartzeko deialdia egin du.

Iazko deialdiari erantzunez 22 haur ekarri ahal izan zituzten: Getariara bi, Zarautzera hamar, Zumaiara bost eta Oriora bat. Horrez gain, udalekin egindako hitzarmen baten bidez, Aizarnazabalgo familia batek eta Debako hiruk ere hartu zituzten Saharako haurrak etxean. Saharautz elkartearen lehendakaria den Xabier Euzkitzek horrela kontatu ditu: «Guk Zarautz, Orio, Getaria, Aia eta Zumaian dihardugu, baina badira talde eraginkorrak beste herri batzuetan ere. Gainera, haur bat ekarri nahi lukeen edonori laguntzeko prest gaude, nonahikoa dela ere. Bai gustura asko!».

Saharautz elkarteko kideak gustura daude sahararren dei larriak gure eskualdeko erakunde eta herritarrengandik izan duen erantzunarekin. «Salbuespen egoeran eman beharreko laguntzak ez gaitu gainerako eginbeharretatik libratzen, ordea, eta oso garrantzitsua da Oporrak Bakean programaren bitartez ahalik eta haurrik gehien ekartzea. Gizatxar batzuek eragin eta munduko agintariek ekidin nahi ez duten bidegabekeria bategatik, desertu zati latz batean bizi dira sahararrak. Amei ez diete ekografiarik egiten, haurrak ez dira ospitaleetan jaiotzen, gurasoei ez zaie bankuko gutunik iristen, seme-alaba jaio berriari euren kutxan kontu korronte bat ireki diezaioten gomendatuz. Gure haurrak ez bezala, telebista, DVD, HIFI kate, MP3, GAME BOY eta bizikletarik gabe bizi dira saharako umeak. Ez al zaizue iruditzen bi hilabeteko oporraldi bat merezi dutela?»

Aurten, euriteek eragindako kalte larrien ondorioz, egoera oraindik latzagoa bizi dute sahararrek. !Sekula baino beharrezkoagoa da gu guztion ahalegina. Fronte Polisarioak eskaera argia egin digu: 'Saia zaitezte jendea sentsibilizatzen. Inoiz baino haur gehiago ateratzea komeni da, orain sekula baino beharrezkoagoa dugu zuen guztion laguntza'».

Informazio gehiago nahi izanez gero dei ezazue 686569033 zenbakira.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam