AZPEITIA. DV. Aurten ere Udaleko Gazteria sailak antolatuta Gazte Astea ospatuko da Azpeitian Aste Santuko oporren baitan, Pazko Astean hain zuzen. Apirilaren 18tik 22ra luzatuko den aste horren egitarauaren inguruan lanean ari dira dagoeneko Gazteriako arduradunak. Gazteei begirako lehen ekintza, ordea, dagoeneko martxan dago: VII. Gazte Astearen kartel lehiaketa.
11 eta 17 urte bitarteko gazteek parte har dezakete lehiaketan, eta kartelen gaia datorren Gazte Asteko egitarauko osagaietan (volleyball, eskalada, makilajea, fimo, egun osoko irteera, TAU ikustera, postre lehiaketa, merendola...) oinarritu beharko da. Diseinuek DIN A-4 formatoa izan behar dute, txuri-beltzean nahiz koloretan eginak eta paperean, CDan edo disketean aurkeztu daitezke.
Lana egileak berak aurkeztu dezake edo helbide honetara igorri: Zapo Txoko Gaztelekua, Urola kalea 6 behea, Azpeitia. Epea martxoaren 18an amaituko da. Banaka edo binaka aurkez daitezke lehiaketara gazteak. Banakakoari badagokio, lehen saria 70 euroko balea izango, eta biketa batek irabaziz gero 100 euro lortuko dituzte.