Jueves, 23 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COSTA UROLA
COSTA UROLA
Erregional mailakoek garaipena lortu zuten Euskaldunaren aurka
15 partida daramatzate galdu gabe. [JOSU ARANBERRI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

USURBIL. DV. Usurbil Futbol Taldeko 1. Erregional mailako taldeak 1-0 irabazi zuen larunbatean Euskalduna multzoko liderarren aurka. Aurretik, biga- rren postuan zegoen Martutene taldea menderatuta zeuden usurbildarrak eta liderraren aurka ere ez zuten hutsik egin.

Partida gogorra izan zen larunbatekoa. Zelai erdiko jokoa izan zen nagusi lehen zatian. Andoaingo taldeak bere zelaian itxaroten zion herriko taldeari eta ez zion aukerarik sortzen uzten. Usurbildarrak ere ez ziren gutxiago eta lasai xamar ibili ziren atzekaldean. Hala ere, lehen zatia amaitzear zela, 43. minutuan Igor Guadixek neurketako gol bakarra egin zuen. Area kanpo aldetik jaurtiketa bikaina egin zuen eta baloiak sareetarako bidea hartu zuen.

Bigarren zatiaren hasieran indarrez atera zen kanpoko taldea. Usurbildarrak ia area barruan sartu zituzten eta korner jaurtiketen bidez arriskua sortu zuten lehen 15 minututan. Ondoren, ordea, andoaindarren presioa jaitsiz joan zen eta azken minutuak herriko taldearenak izan ziren. Inigo Etxanizek aukera garbi pare bat izan zituen lasaitasunaren gola sartzeko, baina ezin izan zuen asmatu.

Garaipen honekin laugarren postuan da Usurbil F.T. Behobiarekin berdinduta, baina aipatzekoa da 15 jardunaldi daramatzatela partidarik galdu gabe, itzuli oso bat alegia.

Bestalde, emakumezkoen taldeak Vasconiaren aurka jokatu behar zuen partida bertan behera gelditu zen epaile faltagatik eta jubenil mailako taldearen neurketan ere izan zen gorabeherarik. Herriko taldea 0-1 irabazten hasi arren 4-1 galtzen ari zen 73. minutuan epaileak ondo ez zegoelako partida bertan behera utzi zuenean.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam