AZPEITIA. DV. Ilunpe pilota elkarteko harrobiko gazteek berri bikainak ekarri zituzten joan den asteburuan Lazkaotik. Hango frontoian Gipuzkoako Txapelketaren finalak jokatu ziren eta, infantil mailan (13 eta 14 urtekoak) Ilunpeko Aizpuru eta Etxanizek txapela jantzi zuten, Añorgako bikoteari 18 eta 7 irabazi ondoren.
Pala
Udaberri Sariko pala txapelketei dagokienez, Ikasberriko ordezkariek nahiko asteburu ona izan zuten. Pala motzean Atxurbideri irabazi zioten. Para goman, berriz, Ikasberri I erraz nagusitu zitzaion Ikaspilotari, eta Ikasberri II eta IIIren arteko lehian lehenak atera ziren garaile. Pala larruz galdu, Giriziaren kontra.