USURBIL. DV. Errausketa-instalazioaren inguruko eztabaidak bizirik jarraitzen du oraindik. Uztailean bi urte beteko dira Gipuzkoako herri gehienetako hondaki- nak jasoko lituzkeen erraustegiaren kokapena erabaki zutenetik, baina Donostiako lurretan dagoen Loistegiko gainean eraikitzea erabaki ondoren Donostiako Udala, Foru Aldundia eta San Markos Mankomunitatearen arteko ikamikak ugariak izan dira.
Orduan kokalekua erabaki bazuten ere oraindik ez dago ziur non jarriko duten errausketa-instalazio hori, ezta jarriko dutenik ere. Kokalekua erabaki zutenean bost urteren barruan erraustegia martxan jarriko zutela esan zuten, 2009. urtean, hain zuzen ere. Ia bi urte igaro dira eta oraindik ez dago ezer garbirik kontu honen inguruan.
Donostiako Udalak, eta batez ere Odon Elorza alkateak, behin eta berriz jakinarazi du errausketa-instalazioa ez dela Aritzeta aldean, Loistegiko gainan egingo. Usurbilgo kaxkotik 2,2 kilometrora dago hau eta bertara joateko bidea Usurbilgo lurretatik pasatzeaz gain, herriko hainbat baserrietako lurren parean geldituko litzateke.
Otsailaren 14an onartu zituzten Donostiako Udalean Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren irizpide berriak. Errausketa-planta egiteko eremuak gordetzeko erabakia hartu zuten. Bi aukera onartu zituzten: A-8 eta N-1 errepideak bat egiten duten gunea, Usurbilgo udalerriko lurren ondo-ondoan, eta Zubieta.
Donostian errausketa planta jartzearen aurkako enmiendak ezarri zituzten PSE-EE eta EB alderdiek. PSE-EEk erraustegi hitzatestutik kentzeko eskaera egin zuen eta EBk, berriz, Donostian ez jartzea eskatzen zuen. Hala ere, gainontzeko alderdien onarpenik ez zuten jaso eta albo batera gelditu ziren. Finean, errausketa planta Donostian jarri ahal izatea aurreikusi duen testuari baietz esan dio Donostiako Udalbatzak.
Beste kokaleku bat ere jartzea zen hasierako asmoa, San-Markos hain zuzen ere, baina azkenean eremu hori ez dute errausketa-planta jartzeko gorde. Zubietako Herri Batzarrak, bestalde, idatzi batean Zubietako lurretan biometanizazio planta bat hartzeko prest zeudela ere jakinarazio zion Donostiako Udalari.
Bestalde, Zubietako lurretan hainbat etxebizitza zehazten dira Donostiako Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren irizpide berri hauetan. 190 etzebizitza Zubietako Zabalpena2 proiektuaren barruan eta beste 2.100 hipodromo inguruan.