LASARTE-ORIA. DV. Euskal Herriko hirukoterik mihiluzeenaren, berritsuenaren, umoretsuenaren, zirtolarienaren, drogosoenaren, berbalapikoenaren bila abiatzen dira ostegunero Kike Amonarriz, Ilaski Serrano eta Asisko Urmeneta 'Mihiluze' saioan. Gaur, ETB1 katean gaueko hamarretan izango dugu ikusgai. Oraingo honetan Lasarte-Oriako hiru bizilagunen arteko leia ikusteko aukera izango dugu. Mailu Arruti, David Egizabal eta Miren Egizabal dira, hain zuzen ere. Hirukote honek zazpi proba egin beharko ditu ahalik eta puntu gehien lortu eta finalerdira sailkatzeko. Esate baterako, «bertsoen errimak asmatu, mimika egin edota txisteak kontatu beharko dituzte». Saioa irabazten badute finalerdia jokatuko dute eta finalera igaroz gero 18.000 euro eskuratzeko aukera aparta izango dute. Hirukote guztien antzera, herrikoa hirukote aparta osatzen dute, umorea eta bizitasuna ez zaielako falta.
Publiko bezala herriko hainbat lagun inzago dira bertan. Beraz, 22.00etan, «telebista ikustera!».