Miércoles, 22 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

PASAIA - ERRENTERIA
PASAIA
Intxixu AEK euskaltegiak mintzalaguna egitasmoa martxan jarri nahi du
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

OIARTZUN. DV. Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian, autoikaskuntza proiektua martxan jarri zutenetik, mintzalaguna ere martxan jartzea ere buruan zeukaten baina arazoak arazo, orain arte ez diote gai honi serioski heldu. Mintzalaguna egitasmo honen helburu nagusia, funtsean, Oiartzungo euskaldun berriek euskaltegitik eta bere ingurunetik kanpo euskaraz aritzeko aukera edukitzea da. Horregatik, komunikatzeko gutxieneko maila duen edozein euskaldun berrik izango du bertan parte hartzeko aukera, euskaltegian aritu edo ez. Baita lagun hauei euskalduntze prozesuan lagundu nahi dien edozein euskaldun zaharrek ere. Baldintza bakarra astean behin, ordubetez biltzeko konpromisoa hartu eta euskaraz hitz egitea da.

Izena ematen dutenen artean, 3 laguneko taldeak osatuko dira, bi euskaldun berri eta euskaldun zahar bat, zaletasunak eta ordutegiak kontuan hartuz. Taldekideek hitzartuko dute non eta noiz bildu, aipatu bezala, astean ordubetez. Honez gain, hilean behin koordinatzailearekin bilduko dira, sor daitezken arazoak azaltzeko, balorazioak egiteko... Parte hartzea doan da, eta izena emateko Intxixu euskaltegira hurbildu behar da, astelehenetik ostegunera 9:00tatik 13:00tara eta 14:30etatik 21:00tara. (Madalensoro frontoia 2.solairua) edo ondorengo telefono zenbakira deitu 943493957.

Inauteriak

Datorren ostiralean Elizalde eskolako eta Haurtzaro ikastolako ikasle eta irakasleek inauteri festa ospatuko dute. Haurtzaron goizeko 10:00etatik 11:00etara Ikasle guztien desfilea Elorrondotik, Belutenetik, Arraskularretik eta kaletik barrena. Txarangak, dultzaineroak eta dantzen emanaldia izango dira ikastolako jolas-lekuan. Arratsaldean, 14:30etik 16:30era, Jaialdi Nagusia.

Elizalden, goizeko 9:00etan emango diote hasiera festari txalapartarien emanaldiarekin. 10:00etan eskolako sukaldariek prestatutako torrada goxoak banatuko dituzte gelaz-gela Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek. Ondoren musikaz beteko da jolastokia eta ikasleen mozorroak ikusteko aukera izango da bertan. Arratsaldeko 15:30etatik aurrera izango da Haur eta Lehen Hezkuntzako emanaldia frontoian..

Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam