Miércoles, 22 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

GIPUZKOA
BAI HORIXE
Planeixa
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Eta betidaniko legeei jarraiki, itsasoa olatu handiak ekartzen hasita, ez da giro izan joan den astean, Getariatik Zumaiako bitarte horretan. Asteartean festa hasi eta asteburuaren bururaino.

Itsasokoa ikusgarria izan bada, kontatzeko modukoa izan da lehorrekoa ere. Larunbatean, esaterako, hura jendearen emana! Zenbat jende, oinez edo autobusez, motoz edo autoz Planeixara inguratua, komunikabideek zabaldutako oihartzuna amu. Zenbat ero: surfero, kuxkuxero, zalapartero !

Bildu gara Planeixan eta bagaudela kamio-ertzean, itsasora begira, olatu erraldoiak noiz etorriko zain, surflariak olatuaren gaina hartzen eta harekin jolas bihurrian ikusteko. Eta olatu erraldoia etorri eta surflariak piruetak egitean, hango ikusleen txaloak!

Tarteka, olatu puñeteroak ere etortzen ziren, ordea, begirale inozoak blai eginda uztera. Txita busti haien zalapartak eta komediak! Eta ikusle zuhurren txaloak!

Gero, iluntzean, etxeratu egin behar eta orduan bestelako komediak! Atasko ikaragarria errepidean, etengabeko karabana, eta ertzainak (ia) alferrikako joan-etorrietan, lanak aurretik egin ez izanagatik.

Eta gu, bagaudela kamio-ertzean autobusaren zain, garraio publikoaren bezero. Bost minutu, ordu laurdena, ordu erdia... ordubete oso-osoa.

Azkenean, hor hurbildu zaigu lagun bat, erdi filologoa-edo, Carnaval hitzaren jatorria azalduz. Carro naval omen da berez. Izan ere, udaberriko festetan, itsasontzi gurpildun batean ibiltzen omen zuten Atenasen gizonezko bat, Dionysos jainkoz jantzita, mahats-orriz egindako koroia buruan zuela...

Gaur, berriz, noiznahi izan daiteke Inauteri.

Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam