ORIO. DV. Nahiz eta gol batez aurreratu, bigarren zatian 4 minuturen faltan Orioko Tabernak 3-1eko emaitzaz galtzen ari zen Bizkaian. Hala ere, amaitzeko 20 segundo falta zirela eta zuzeneko jaurtiketa baten ondorioz hirunako berdinketa lortu zuten. Puntu bat behinik behin. Partidu ona ez zuten jokatu. Aukerak sortu bai, baina batzuetan beraien atezainak eta bestetan punteria ezak gol gehiago sartzea oztopatu zuen. Aipatzekoa hiru golak Gari Aguadok sartu zituela. Dena den, taldeak goikaldean jarraitzen du Euskal Ligako estrenoan eta honek adierazten du lana oso serio eta txukun egiten ari direla.
Bestalde, bigarren taldea nahiz eta irabazten hasi 3-1 galdu zuen Lambroaren aurka. Oriotarren gola Miguel Mierak sartu zuen.