EIBAR. DV. Uste baino errazago eskuratu zuen garaipena Eibarko taldeak. Lehenengo momentutik egoera atmosferikoek baldintzatu zuten partidua, hotzak eta euriak. Honek ezin dio kendu meriturik Eibarko taldeari, benetan partidu borobila jokatu baitzuen. Azken emaitza 76-3 izan zen. Lehenengo minututik irten ziren Daniren mutilak garaipenaren bila, eta berehala lortu zuten lehenengo entsegua. Segidan lortu zituen Elorriok bere hiru puntu bakarrak, 5-3 ipiniz markagailua. Bazirudien partidua berdindua izango zela, baina ez zen honela izan eta bata bestearen atzetik heldu ziren entseguak.
Orain arte emaitzak lagun izan dituzte eibartarrek, eta Mungiarekin batera lidertzan daude bigarren fase honetan, datorren astean Mungian jokatuko dute larunbatean arratsaldeko 16:30ean. Hemendik aurrera partiduak seguraski gogorragoak izango dira, baina ziur gaude Eibarko taldeak badaukala nahiko potentzial egoera honi aurka egiteko. Larunbateko partiduan goraipatzeko moduko lana egin zuen Paul Unamuno jokalariak, bi entsegu lortuz. Paulek lehenengo urtea dauka senior taldean, eta azken partiduetan ez du eduki aukera asko jokatzeko baina larunbatean ederki erakutsi zuen denboraldi hasieratik hona izan duen goranzko bilakaera, partidu ona jokatuz.