Domingo, 19 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

GIPUZKOA
BAI HORIXE
Lasarte-Oria
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Hogei urte bete dira Lasarte-Oria herri bihurtu zela. Merezi izan du orduko ahaleginak: gaur beste itxura bat du herriak; aurrerakada izugarria egin du, edozein arlotatik begiratuta. Baina erditze guztiak bezalaxe, mingarria gertatu ohi da herri baten jaiotza ere: urte luzeetako inertziari aurre egin, lotura zaharrak hautsi eta egoera berrira moldatu... Adimentsu eta eskuzabalez jokatzea eskatzen du horrek. Protagonista askok hartu behar izaten dute parte; denei entzun behar zaie, eta behar denean amore ematen jakin, proiektua zapuztu ez dadin.

Joan den asteazkenean ospatu zuen Lasarte-Oriako Udalak 20. urteurrena. Ospakizun horretan, paregabeko lekukoarekin mintzatzeko aukera izan genuen: Imanol Murua. Hainbat aferatan parte hartzea, bustitzea, arriskatzea... tokatu zaio Imanol Muruari, baita Lasarte-Oriaren sortze lanetan ere, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaria zela bide. Hamaika bilera eta atzera-aurrera egin behar izan zuten, baina azkenean lortu zen, eta Lasarte-Oriak beti eskertuko dio. Imanol Muruarekin batera, herriko alkatea ere aipatu beharrekoa da. Lasarte-Oria izango da bere historia osoan alkate bakarra izan duena. Ana Urtxuegiak ezarri du marka hori. Hogei urte hauetan berak gobernatu du herria, eta, hasieran esan dudan bezala, izugarrizko aurerakada eragin dio. Zorionak, Ana! Eta, era berean, zorionak hogei urte hauetan zinegotzi izan diren guztiei (hildakoak ahaztu gabe, bereziki bat). Azkenik, zorionak

hainbeste lagundu duten herriko erakunde eta elkarteei ere. Oraindik falta da zerbait. Adibidez, denak pankarta beraren atzetik ibiltzen hastea. Hori ere lortu ahal da beste hogei urte baino lehen!



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam