Domingo, 19 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COMARCA
COMARCA
Inauteri astean sartuko gara bihartik aurrera
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

USURBIL. DV. Inauteri egunak gainean ditugu. Ostegun gizenarekin batera hainbat herritan mozorro festak izango dira eta Usurbilen ere izango da mozorrotzeko aukerarik.

Urteroko ohiturari jarraituz Udarregi ikastolako ikasleen jaialdiarekin hasiko dira herriko inauteriak. Otsailaren 24an izango da urtez urte eskaintzen duten ekitaldia. Goizeko 10:00etan kalejiran irtengo dira. Ez ohiko jantziekin, mozorrotuta baizik. Ondoren, 11:30ak aldera ekitaldi nagusia izango da Oiardo kiroldegian. Aurten ere ikuskizun polita eskainiko dute eta ziur, urtero bezala, jende ugari bilduko dela bertan.

Larunbatean, berriz, otsailaren 25ean, herritarren txanda izango da. Inauteri eguna ospatzeko aukera paregabea izango da aurten ere. Goizean haurrak izango dira protagonista nagusiak. Goizeko 11:00etatik aurrera jokoak eta tailerrak izango dira herriko pilotalekuan. Horrez gain, sospresak ere iragarri dituzte. Hala ere, haurrek mozorrotuta agertu beharko dute goiz parteko saio honetara eta ondo pasako dutela, behintzat, ziurtatuta dago.

Arratsaldeko 18:30etan mozorrotutako koadrilen elkarretaratzea iragarrita dago. Aurten 'Marrazki bizidunak' izan da aukeratu den mozorrotzeko gaia eta guztiak elkartu ondoren kalejira-poteoa egiteko asmoa dago herriko trikitilariez lagunduta. Beraz, hor bildu daitezke Goku, Tintin, Heidi eta dena delakoak. Ondoren, gainera, sagardotegira afaltzera joateko asmoa dute, baina horretarako aldez aurretik eman beharko da izena.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam