Domingo, 19 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COMARCA
COMARCA
Iñude eta Artzaien konpartsa herriko kaleetan ibiliko da 12:00etatik aurrera
Iazko Iñude eta Artzaien konpartsaren irudi bat. [JUANFER]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

HERNANI. DV. Urtero bezala, Hernaniko Urumea ikastolak iñauteriari sarrera emanez, Iñude eta Artzainetako konpartsa eszenifikatuko du Hernaniko kaleetan zehar.

Konpartsaren irteera goizeko 12:00etan izango da eta kaxkoko zenbait kale igaro ondoren, Gudarien Enparantzan (eguraldi txarra egingo balu, Atsegindegin) antzeztuko dute ekitaldi nagusia. Bertan iñudeak daramatzaten haurrei txertoak eman ondoren, udaletxeko agintarietara aurkeztuko dituzte beren izenak erregistroan idatzirik gelditu daitezen. Azken arin-arina dantzatu ondoren, ikastolara itzuliko dira.

Konpartsa hau 130 bat pertsonaz osaturik dago. Bertan 48 dantzari arituko dira. Hauen aurretik garai bateko zenbait pertsonai ikus ahal izango dira: globeroak, piruleterqak, barkileroak, umezainak, alkatea, udal-idazkaria, sendagileak, erizainak, zapata-garbitzaileak, argazkilariak...

Dantzari eta pertsonaiekin batera, musikoak ere arituko dira eta hauek jotako musika beste 45 bat ikaslek beren danbor-hotsekin lagunduko dute.

Aurtengoa 13. aldia izango da Urumea Ikastolak konpartsa antolatzen duelarik. Urteen poderioz bere arrakasta herriko mugak gaindituz, beste herrietako ikusle eta partehartzaileak erakartzen ditu. Konpartsaren ibilbidea: Urumea, Gudarien Enparantza, Kardaberaz, Plaza Berri, Nagusia, Zinko-Enea, Txirrita, Urbieta, Nagusia, Gudarien Plaza.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam