Sábado, 18 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COSTA UROLA
ORIO
Dantza emanaldia eskainiko dute gaur arratsaldean Karelan Danbolin Musika Eskolako ikasleek
Aitzol Enaren 130 ikaslek hartuko dute parte 19:00etan hasiko den saioan
Ehun dantzaritik gora arituko dira gaur arratsaldeko emanaldian Karela kiroldegian. [ETXEBERRIA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ORIO. DV. Dantza saioa izango da gaur arratsaldean Karela kiroldegian, Danbolin Musika Eskolako dantzako ikasleen partaidetzarekin. Guztira 130 ikasle inguru taularatuko dira, guztiak ere 4 eta 14 urte bitartekoak.

Aitzol Ena dantzariaren ikasleak dira guztiak. Eskainiko duten egitarauaren Barne ikurriña, Agurra, Boastitzea, San Juan, Txulalai, Plazara-dantzara, Saint Petite, Banakoa, Bolantz dantza-Lantzeko inauteria, Uztai txiki, Zinta dantza, Zortzikoa, Koreografia, Fandango, Arin-arin eta Bukaera dantzatuko dituzte.

Esan bezala, herritar guztiak gonbidaturik geratzen zarete arratsaldeko seietan hasiko den emanaldi honetara.

Bestalde, pasa den larunbatean Andoainen I. Piano Leihaketa ospatu zen, bertan Danbolin Musika Eskolako pianoko 19 ikasleek parte hartu zutelarik. Ikasleek oso ondo jo zuten eta egindako lanarekin gustura itzuli ziren, urrezko 10 domina eta zilarrezko 9 domina zituztela. Zoriondu besterik ez zaigu geratzen egindako lanarengatik.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam