Sábado, 18 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COMARCA
USURBIL
Errejionalek Euskalduna liderraren aurka jokatuko dute gaur Zubietan
Usurbildarrek ligan galdu zuten azken partida 1-0 galdu zuten talde honen aurka duela ia lau hilabete
Azken bi neurketak irabazi ostean liderraren aurka jokatuko du gaur herriko taldeak. [JOSU ARANBERRI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

USURBIL. DV. 1. Errejional mailako taldeak partida erakargarria jokatuko du gaur arratsaldeko 16:45etan Zubietako belar artifizleko zelaian. Beraien multzoko lidergoan dagoen Andoaingo Euskalduna taldea izango dute aurrez aurre alde batetik, bestetik, berriz, itzuli oso bat osatu dezakete partidarik galdu gabe, azken 14 jardunalditan ez baitakite galtzea zer den.

Galdu zuten azken neurketa gaurkoan aurkari izango duten taldearen aurka galdu zuten. Urriaren 23ko norgehiagoka hartan usurbildarrek 1 eta 0 galdu zuten eta orduz geroztik punturen bat lortu dute jokatutako 14 partidetan. Bederatzi berdinketa eta bost garaipen izan da azken neurketa horietako balantzea, baina azken bi partidak irabazi dituztela kontuan hartuta moralez gainezka dira Clemente Fernadez eta bere jokalariak.

Pasa den asteburuan multzoko bigarren postuan dagoen Martutene 0 eta 2 hartu zuten mendean denboraldiko partida onenetako bat jokatu ostean.

Bien artean puntu askoko aldea bazegoen ere herriko taldea nagusi izan zen zelaian eta merezimendu osoz lortu zituzten hiru puntuak.

Azken bi garaipenekin, gainera, sailkapeneko 4. postuan kokatu dira usurbildarrak. Lehen bi sailkatuak urrun dituzte, baina denboraldi osoan zehar Lasarte-orian eta Hernanin entrenatu eta etxeko partidak Zubietan jokatzen aritzeko denboraldi ona aurrera eramaten ari dira. Gaurkoan zaletuen aurrean liderrari irabazteko gai direla erakutsi nahiko dute Zubietan.

Aurretik, arratsaldeko 15:00etatik aurrera emakumezkoen taldeak jokatuko du Zubietako belar artifizialeko zelaian. Kopako hirugarren neurketa jokatuko dute herriko neskek. Partida bat irabazi eta bestea galdu dituzte txapelketa honetan eta gaurkoa izango da etxean jokatzen duten lehen neurketa. Hala ere, ez dute aurkari erraza izango, Vasconia taldea izango baitute aurrez aurre.

Azkenik, igoera fasea jokatzen ari den Bigarren Jubenil mailako taldeak Donostiako Berio futbol zelaian jokatuko du bihar eguerdiko 13:00ean. Igoera fase honetan partidarik irabazi gabea da herriko taldea. lehen bi partidetan berdinketak lortu zituzten, baina azken hirurak galdu dituzte. Bihar Luberriren aurka jokatuko dute.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam