Viernes, 17 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

TOLOSA - GOIERRI
SEGURA
SEGURA / Seguran amaituko den Euskal Herriko itzuliko etapa probako gogorrena izango da
Etapak 130 kilometroko ibilbidea izango du
Txirrindulari itzuliko antolatzaileak atzo Seguran elkartu ziren. [ETXEBERRIA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

SEGURA. DV. Atzo elkartu ziren Segurako udaletxean herrian amaituko den Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren etapa antolatzen ari diren elkarte ezberdinak.

Aurtengo 750. urteurreneko ekitaldien barne, apirilaren 4ean, asteartean, korrituko da Irun- Segura etapa, txirrindulari itzuliko bigarrena eta, egun horretako azken xehetasunez mintzatzeko jarri zuten hitzordua atzokoan Jose Luis Arrieta, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko presidenteak, Fernando Ugarte, Organizaciones Deportivas El Diario Vasco-koak, Mikel Areizaga alkateak, eta Joan Mari Gereñu eta Iñaki Telleria txirrindulari elkartekoak.

Etapa ikusgarria

Etapa gogorra eta ikusgarria izango da Segurakoa, batik bat azken kilometroetan, Ibarratik barrena Leaburu eta Belauntzara joan ondoren, Altzo, Alegia, Amezketa, Abaltzisketa, Larraitz, Zaldibia, Ordizian Altamiratik Lazkao Mendira, orain arte karreran igo gabeko bidetik, gero Olaberrira, Ormaiztegi, Lierni, Segura, Aztiri, Legazpi, Eizaga, Gabiri herrira, minatatik Ergoeneko bidegurutzera, Zerain eta Seguran helmuga, Baratze pilotalekuaren parean.

Etapak 130 kilometroko ibilbidea izango du eta, arratsaldeko 13:10etan irten ondoren, 17:00ak aldera iritsiko dira helmugara.

Hurrengo egunean, asteazkenean, Segura-Lerin etapa korrituko da, 170 kilometrokoa, eta eguerdiko 12:45etan abiatuko dira Zegamaruntz Otzaurte igotzeko. Firmen kontrola plazan jarriko da 11:15etan .

Euskal Herriko itzulia UCI-ProTour ligan dagoenez, profesionaletako 20 talderik indartsuenak izango dira bertan, munduko txirrindulari onenak gertutik ikusteko aukera izango delarik.

Txirrindulari Elkarteak herritarrei deia luzatzen die antolakuntzan laguntzeko, egun horretan egiteko asko izaten denez, jende askoren beharra izango delako, batik bat kruzeak egiteko eta, bai helmugan zein irteeran, hesiak jarri eta kentzeko.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam