Jueves, 16 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

TOLOSA - GOIERRI
TOLOSA
Ogia, egunkaria eta kontu batzuk esateko ohitura
Egunero, ogi banaketa egiten da etxez etxe Tolosaldeko hainbat herritan. Batzuentzat erosoa da zerbitzu hau horrela izatea, beste batzuentzat, berriz, mesede handia
Joakin Zubillagak Berrobin beti izaten du emakume talde bat ogia hartzeko zain. [BELAUNTZARAN]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

BERASTEGI. DV. Berrobi, Eldua, Elduaien eta Berastegiko etxeetan banatzen du ogia Joakin Zubillagak. Tabernari lanetan hainbat urte eman ostean Zubillagak ogi banaketari ekin zion Tolosaldean. Lau darama amezketarrak Ogi Berri enpresarekin etxe etxeko zerbitzua eskaintzen eta dioenez «sei ordu behar izaten ditut denak pasatzeko, oker handirik ez baldin dago behintzat».

Egunero goizean goiz ekiten dio lanari Zubillagak eta dioenez «hori da niretzat gauza zailena, goiz jaiki eta inor kalean ez dabilenean lanean hastea, batez ere, orain negu partean. Udan beti errezagoa izaten da baina orain berandu argitzen du eta gehiago kostatzen zait lanean hastea». De-na den, denbora gutxi gelditzen zaio horretan pentsatzeko, izan ere, bere bezeroak zain izaten ditu etxeetako atarietan. «Amezketara joaten naizenean neronek antolatu behar izaten dut partiketa. Behar ditudan ogi barrak hartu eta Tolosan egunkariak hartu eta dena prest dudanean hasten naiz Berrobitik hasi eta Berastegirainoko buelta egiten».

Zubillagak dioenez, bezero asko 'fijoak' dira eta horientzat jarrita dauden kaxa edo poltsetan uzten dizkie ogiak eta egunkariak. Oraindik, etxekoandre askok ohitura omen dute goiz izan edo ez, bere esperoan egoteko «Batzuk egunero hurbiltzen dira eta nirekin kontu batzuk esan binabarrean auzokoak ikusi eta rato bat egon».

Esker ona

Emakumeak izaten omen dira, normalean, ogia erostera hurbiltzen direnak, eta gehienak adinekoak. «Etxeetan egoten diren emakumeak dira. Gazteak lanean aritzen dira eta normalean, enkargua utzi eta gero jasotzen dute». Eguraldia, jaioberriak, azken albisteak, eta 'agonia' jotzen dutenean zein hil den izaten da Zubillagari gehien aipatzen dizkioten kontuak. Askorentzat etxetik ateratzeko aitzakia izaten da eta eskaintzen dieten arreta eskertzen omen diote Zubillagari. «Jendea esker onekoa da eta fidela. Gutxik huts egiten dizute». Zubillagak gainera ondo zaintzen ditu ,etxeraino beharrezkoak dituzten enkarguak ere eramaten baitizkie. Baina ez bakarrik jendeak. Esaterako, Elduaingo Udalak ere eskertzen omen dio urtero Joakini eskaintzen duen zerbitzua. «Elduaingo Udalak urtero Eguberri inguruan aginaldoa ematen dit, azken batean, gure lanarekin adin handiko pertsonei zerbitzu garrantzitsu bat eskaintzen baitiogu. Askok ezin dute etxetik irten eta eurentzat ogi egunero etxe atarian izatea garrantzitsua da».

Neguan gaizki

Egunero zerbitzua eskaintzen dute Ogi berrikoek ez bakarrik Berastegi inguruan, Amezketa, Uharte eta Bedaion ibiltzen da beste langile bat eta Bidegoian, Beizaman eta Albiztur aldean bestea. Zubillagak esaten duenez, be-rak sei bat ordu behar izaten ditu bere eguneroko lana egiteko. «Eguraldi txarra izaten denean azkarrago ibiltzen naiz, jende gutxiago ateratzen delako, baino negu partean elurrarekin, komeri gehiago izaten dira». Elurra egiten duenean, Berrobi eta Berastegiko puntu batzuetan edo dendan uzten ditu eta etxe bakoitzean ahal duten bezala moldatzen dira. «Normalean, ez da arazorik izaten. Herri hauetan 'todoterrenoak' dituztenak ondo moldatzen dira jaisteko eta, bestela, auzoko jendea ateratzen bada eramaten dizkio edo beti izaten da baten bat laguntzeko. Behin herriraino ekarriz gero ez da arazo handirik izaten». Bestela, mobila astitzen hasten omen dira. Joakinen esanetan «asmakizun ederra da» ez bakarrik, elurra egiten duenean, antolatzeko ere tresna onena omen da. «Edozein ezbehar edo ezustekorik dagoenean telefonoz enkargatzen ditugu ogiak edo egunkariak eta horrela lan handia aurreratzen dugu».

Joakinek aitortzen duenez, «lan gogorra da berea, baino baditu bere alde onak ere. Badakizu jendea zain izaten duzula eta batzuek behintzat ongi etorria ematen dizute egunero».



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam