OIARTZUN. DV. Datorren larunbatean, otsailaren 18an, Altzibarko Billera-Bazkuna elkarteak bere urteroko batzar orokorra ospatuko du. Ordua arratsaldeko 18:30etan izango da, lehenengo deialdia behintzat. Bigarrena, berriz, 19:00etan izango da.
Bertan urteroko gorabeheren berri emango da eta jarraian elkarteak antolatzen duen urteroko Barrikotea ospatuko da. Barrikotearen ordua 8:45etan izango da. Menua sagardotegikoa izango da eta sagardoa berriz Ordoxelai sagardotegitik ekarria.
Mendi ibilaldia
Oiartzungo Girizia Mendizale Elkarteak antolatuta, datorren igandean, otsailaren 19an, Oiartzun-Arano ibilaldia egingo da, irteera Elizalde auzoko Doneztebe plazatik eginez. Ibilaldiak, gutxi gorabehera, 6 orduko iraupena izango du eta izena emateko tokiak ohikoak dira: Amazkar, Irubide eta Joxixonea, zortzi euroren truke. Aranon bazkaldu nahi duenak deitu dezala Gure-Ametsa tabernara, 948 514000 telefono zenbakira, eta erreserba egin.