SEGURA. DV. Udalak duela egun gutxi onartu du Iturri-Berri aldean etxebizitza berriak egiteko proiektua. Barrundianetik Iturri-Berrira doan bidearen ezkerraldera geratzen diren zelaietan egingo da urbanizazio berria eta 64 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusten da. Udalak promozionatutako etxeak izango dira, Akelarren eraikitzen ari diren 10 etxebizitzek duten tasazio berdintsuarekin. Obrak 12 hilabete barru hasteko asmoa du Udalak, baina etxe denak ez dira batera eraikiko.
KZgunea
Segurako liburutegian kokatuta dagoen KZguneko bulegoan, tutorearen martxoko bisita finkatuta daude, hilaren 10 eta 24ean etorriko delarik 16:00etatik 20:00etara. Eskainiko diren mintegiei dagokionez, martxoaren 10ean, 17:00etatik 18:00etara, Adobe Acrobat Reader-i buruz arituko dira eta, 24ean, 17.00etatik 19.00etara, gaia Euskara ziberespazioan izango da.