Martes, 14 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

GIPUZKOA
TOLOSALDEA AGENDA 21
Tolosaldeko 17 herri Agenda 21ekin bat
Landa eremuaren iraunkortasuna bermatzeko lana egiteko adostasuna agertu zuten euren udal ordezkariek atzokoan Foru Aldundian
Tolosaldeko udal ordezkari eta alkateak Esther Larrañaga eta Luis Mari Oiarbiderekin batera Donostian egindako ekitaldian. [BELAUNTZARAN]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

TOLOSALDEA. DV. Tolosaldeko 17 herrik hartuko dute parte Tokiko Agenda 21eko programan. Atzo Gipuzkoako Aldundi Nagusian egindako ekitaldian hitzarmena sinatu zuten herri horietako ordezkari gehienek, Esther Larrañaga, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua, eta Luis Mari Oiarbide, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako diputatuarekin batera. Alegia ez ezik gainontzeko herri guztiek ere sinatu zuten hitzarmena.

Agenda 21 proiektua aurrera eramateko Tolosadean lehen lau herriak Albiztur, Alkiza, Bidegoian eta Larraul izan ziren. Lau herri hauek proiektu pilotu batean lanean aritu dira 2005eko urtarrilaz geroztik. Orain, hiru udaltaldetan banatuta arituko dira beste guztiak. Berastegi, Elduain, Berrobi, Ibarra eta Belauntza Udaltalde 21 San Lorenzo taldean elkartuko dira. Abaltzisketa, Al-tzo, Amezketa, Baliarrain, Ikaztegieta eta Orendain, berriz, Bozue udaltalde 21ean bilduko dira. Uli Udaltalde 21ean Gaztelu, Leaburu, Lizartza eta Orexarekin batera Beizamak eta Errezilek hartuko dute parte. Tolosaldean martxan dagoen beste Udaltaldea Ernioaldekoa da. Bertan, Aduna, Anoeta, Asteasu, Hernialde, Irura, Villabona eta Zizurkil herriak biltzen dira. Agenda 21 programako helburu nagusia landa eremuko iraunkortasuna eta ingurumena bermatzea da.

Horretarako, Udaltalde hauekin batera Tolomendiko teknikariek eta Tolosaldeko mankomunitatekoek egingo dute lana. Teknikariek lan talde berriak antolatu eta kordinatu egingo dituzte.

Herri plan estrategikoak

Larraul, Alkiza, Albiztur eta Bidegoianekin, Agenda 21 lantzen Garbiñe Olaberria, Tolomendiko teknikaria aritu da. Atzoko ekitaldian aditzera eman zuenez «Agenda 21 proiektua herritarrengena hurbiltzeko bilerak, herri batzarrak egin dira herriz herri. Ondorioz, herri planak diseinatu ditugu eta horiekin lana egin».

Herri plan horietan gizarte gaiak kezka handia sortu dutela aipatu zuen Olaberriak «lau herri horietan lana egin dugunean gizarte gaiak azpimarratu nahi izan dituzte bizilagunek. Gizarte gaiak eta ingurumenaren inguruan sortzen diren arazoak. Ezin dugu ahaztu baserrien beherakada nabarmena izan dela azken urte hauetan, eta hori nabaritzen hasi da gure herrietan».

Bestalde, Tolomendiko teknikariaren esanetan «azpiegiturak hobetzea da etorkizunean lortu behar den helburua Larraul, Al-biztur, Alkiza eta Bidegoiango bi-leretan ikusi ahal izan dugunez. Dena dela, Administrazio eta erakunde ezberdinen elkarlana beharrezkoa izango da. Ihobe eta Mendikoiekin batera egin den bezala lanean jarraitu beharko da, izan ere, herri txikiak dira eta baliabide mugatuak dituztela kontuan izan behar da».

Herri txikietan egin beharreko proiektuak aurrera eramateko denon inplikazioa beharrezkoa izango da.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam