diariovasco.com
Miércoles, 8 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COSTA UROLA
USURBIL
USURBIL / Herri dinamikoa sortzeko talde berri bat osatzeko egitasmoa
Santixabeletako maskota erretzea izango da talde sortu berri honen lehenengo helburu nagusia
USURBIL / Herri dinamikoa sortzeko talde berri bat osatzeko egitasmoa
Helburua ez da Santixabeletako maskota egitea bakarrik. [JOSU ARANBERRI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

USURBIL. DV. Herriko zenbait pertsona aurtengo Santixabeletako maskota erreketaren ikuskizuna prestatu nahian lanean hasi dira dagoeneko. Egitasmo honetan parte hartzeko eta proposamenak bideratzeko aukera izan zen urtarrilaren 31 bitartean eta orain dena martxan jartzea izango da helburua. Hala ere, beste egitasmo bat dago guzti honen atzean: ekintza artistiko desberdinak aurrera eramateko talde bat sortzea. Urtean zehar egin nahi diren ekintzak talde berak erabakiko lituzke, beti herriko jendeaz osatua eta herritarrei eskaintzeko.

Guzti hau lau talde osatuz aurrera eramatea da beraien helburua: Ideia eta proiektuak jorratuko duena izango litzateke gidoi taldea. Beraien zeregina, erabakitako ekintzen garapena, norabidea eta beharrak aztertuko dituztenak. Azken finean ekintzari forma emango lioke.

Espresio taldeak espresio korporala, monologoak, elkarrizketak, dantza, mimika eta abar luze bat landuko lituzke, beti ere egin nahi den ekintzari zuzendutakoak. Inguruaren egokitzea, pertsonaiei forma ematea, jostun lanak egitea, makilajeak eta ile-apaindegien lanak egingo lituzkeena anbientazio taldea izango litzateke. Azkenik, ikus-entzunezko taldea sortzea ere beraien egitasmoen barruan dago. Proiektuak dokumentatzea eta irudien, soinu eta argien bidez lanak indartu eta osatzea izango luke helburu. Egitasmo hau martxan jarri nahi dutenen arabera talde bakoitzean gaian adituak diren usurbildar jendeak bideratuko lituzke. Taldeak osatzen duten pretsonek erabakiko lukete noiz, non eta nola bideratu. Talde bakoitzak bere funtzionamendu sistema antolatuko du, beti ere, idearen ari nagusia mantenduaz eta beste taldeekin harremanik galdu gabe. Guztien artean talde orokor bat osatuko litzateke.

Azken finean herri dinamiko bat sortu nahi da, herritar guztien, zahar eta gazte, partaidetzarekin eta herr giro alaia sortuko duelakoan. Honela, bada, aurtengo Santixabeletako maskotaren erreketa izango da egitasmo partehartzaile honen lehenengo helburu nagusia.




Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam