diariovasco.com
Miércoles, 8 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

BIDASOA
BIDASOA
Panta Rhei antzerki taldeak 'Alaia' izeneko antzezlana aurkeztuko du Amaian
Emanaldia datorren igandean, hilak 12, izango da eta arratsaldeko bostetan hasiko da
Panta Rhei antzerki taldeak 'Alaia' izeneko antzezlana aurkeztuko du Amaian
Panta Rhei taldea, Hellen izenburuko antzezlana aurkezten. [DV]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

IRÚN. DV. Panta Rhei taldeak 'Alaia' antzezlana eskainiko du datorren igandean, hilak 12, arratsaldeko bostetan, Amaia Kultur Zentroan. Haurrei zuzenduta dagoen obra honetan, Alai izeneko mutiko baten bizitza kontatzen da. Alaik bost urte ditu eta bere urtebetetze egunean, ospakizunaren alaitasunean murgilduta daudela, amona kezkatzen duten galderak egiten ditu. Nola haziko naiz? Non egon egon nintzen jaio aurretik? dira Alaik egiten dituen galdera batzuk.

Antzezlana bizitza baten iraganaren eta etorkizunaren gainean aritzen da. Alaik egin behar duen bidaiari buruzko erreflexioa egiten da obran.

Emilio Fernández de Pinedok zuzendutako euskarazko obra honetan, Panta Rhei taldeko Idoia Ayestaran, Miguel García de Cortázar eta Esther Villarrek aktoreek parte hartzen dute.

Panta Rhei taldea

Panta Rhei Producciones S.L. taldeak hogei urte baino gehiago daramatza Euskal Autonomi Erkidegoko antzeztokietan lan egiten. 1986an taldea eratu zenetik, hemeretzi antzezlanetan egin dute lan eta Panta Rheiko aktoreek arte eszenikoen gainean duten interesa intaktu mantentzen dute oraindik ere.

Egun, sei profesionalek osatzen dute Panta Rhei Producciones S.L. taldea eta antzerkia egiteaz gainera, aktore hauek zerbitzu pedagogikoak eskaintzen dizkiete haurrei, gurasoei nahiz hezitzaileei.

Gasteizen sortutako talde honek, Muestra de Títeres eta Titireando en Vitoria-Gasteiz antolatu ditu erkidegoko hiriburuan, besteak beste. 2004 urtean, Títeres en Álava zirkuitua antolatu eta zuzendu zuen.

'Alaia' antzezlana ikusteko sarreren salneurria 3,70 eurotakoa izango da helduentzat eta 2,40 eurotakoa 12 urte baino gutxiago duten haurrentzat. Sarrerak Cajeros Servikutxa 943-001200 telefono zenbakian, www.kutxa.net web orrialdean, Tele Kutxaren bitartez, www.irun.org web orrialdean, edota Amaia Kultur Zentroko leihatilan eros daitezke. Aretoko leihatila bihar eta ostegunean irekita izango da, arratsaldeko seietatik zortziak arte. Igandean ere, leihatila irekiko dute antzerkia hasi baino ordu bat lehenago, arratsaldeko 16:00tan.

Antzezlana hiru eta zazpi urte bitarteko umeei zuzenduta izango da eta bertan txikienek Alai izeneko mutiko baten bizitza ezagutzeko aukera izango dute.




Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam