diariovasco.com
Martes, 7 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

GIPUZKOA
BAI HORIXE
Gurutze
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Agur eta ohore: aurtengo Euskal Lagun-tzaile Saria Ormaiztegiko Gurutze Irizarrek jaso du, saharauien defentsan egindako lanagatik, orain bost egun. Bost egun barru, Irun-Hondarribiatik, jaki eta abar, tona mordoa eramango dute Tindoufera. Ohore eta zorion, hala Gurutze Fatimetu begi-urdinari, nola saharaui herri sufritu egonarriz amaigabeari!

Malakatea. Malakate hitza zuk irakatsia dut, Gurutze. Malakatea (noria) zuen osabek ezarri omen zuten Uharkalden, zamariz urak erreka-putzutik ustiatzeko. Euskal herria zuk jarri duzu Saharaui Errepublikaren alde, senar Mohamed Salen Embarek zenarekin; zuen Garazi eta Beñat euskal saharauiekin. Malakatea, zamarien bultzadaz, jira eta bira dabil. Azukarra, konpresak, atun-latak, indubabak jaso dira Bidasoaldean errefuxiatuen kanpamendurako: irits bitez, bejondeiala. Nire malakate pertsonalak, berriz, literaturaren putzuan sartu ditu burrun- tzaliak; zure herri laztan Saharakoaren udaberri etortzeko denaren ohoretan, irrikan. Urdinak direlako itsasoa eta justizia han eta hemen, Guru-tze. «Ondo konparatzia da gauza ezina, zure begiyetako urdintasun fina».

Basamortuak itsasoa du amets, jomuga, pauso librean. Zapataria Zapatero edo Maroko marrajo, negu gorrienak ere beti ohi du maiatza jo: «maiatza, urte erdiko amagoi urdin sinbolikoa». Badakit umeak Tindoufen ari zaizkizula: «Esan, amatxo: aingerutxoek hegoa urrezko badute, zeru urdinean urre dirdira guk nola ikusten ez ote?!». Jakizu poetak duela erantzuten: «Laino mehe batek urreztatzen du paisaia. Ahantzi da herio-tza. Hona atsegin-baratza, gauzen jatorrizko egunsentian». Agur, ohore, zori on, Gurutze eta saharauiak!




Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam