ASTIGARRAGA. DV. Hankatxo taldeak bihar haurrentzako antzerkia eskainiko du Kultur Etxean. Oscar Wilderen ipuin ezagunean oinarritutako antzezlana izango da eta Cantevilleko mamua du izenburua. Ikuskizuna arratsaldeko 5:30etan abian jarriko da eta ordubete beranduago amaituko da.
Antzezlana 5 urtetik gorako haurrei zuzendua dago eta Oscar Wilderen lanaren egokipena Begoña Bilbaok egin du. Bera ere da zuzendaria eta ikuskizunean agertuko dira lau lagun: Ikerne Goikoetxea, Alfonso Diez, Nerea Martinez eta Urtza Zuazo
Bihar iritsiko den lanak kontatzen duena oso erraza da haurrentzat. Oscar Wilderen ipuin ezagun eta arrakastatsuenak Ingalaterrako gaztelu batera bizitzera doan ohiko amerikar familia baten bizimoduaren berri ematen du. Gaztelu hori, ordea, Cantervilleko mamu izugarriaren bizitokia da. Familiak, eta batez ere umeek, mamua zapuztuko dute, izutu beharrean haren kontura primeran pasatu eta barrabaskeriak egingo dizkiotelako. Azkenean mamuak Otis familiaren alabaren adiskide egingo da eta neskatoak betiko errari ibiltzeko zigorretik libratuko du, bakean atseden hartzeko aukera emanez.
Santa Ageda eskea
Santa Ageda bezperako kantu-eskeko saioa gaur izango da, eta 18:00etan hasiko dira Astigarragako plazan (Foruen enparantza). Herriko plaza eta kaleetan ariko dira. Bi taldek hartuko dute parte ekimen honetan, Astigarragako txistulariek eta Aiztondo abesbatzak. Hirugarren urtea da bi talde horiek elkartu eta Santa Ageda bezpera ospatzen dutela.
Trinkete
El pelotari de la localidad, Mikel Arrieta, jugará mañana desde las 11.00 de la mañana en el Gaska de Donostia la final del campeonato de Gipuzkoa de trinkete en la categoría juvenil. El astigarragatarra, que milita en el Mundarro, jugará ante el hernaniarra Ibon Zabala, un año mayor que Arrieta. Lo cierto es que la pelota tiene un fin de semana intenso, aunque con dos los partidos fuera del frontón de la localidad. El cadete rinde visita al Elordi y el senior al Altzatarra. Por su parte, las parejas infantil y juvenil juegan en Igeldo y Eibar respectivamente.
Fútbol sala
El Cerámicas Nogales juega esta tarde en la pista del Santurtzi, a las 18.00. El alevín masculino del Arantzazuko Ama juega en el Polideportivo a las 9.00 ante el Belén.