Gaur goizeko 11.00etan Gipuzkoako Kluben arteko Udaberri txapelketako hiru pilota partida izango dira herriko frontoian. Nagusien 3. mailan Andatzpe-Peña Pagolako Iker Artola eta Aitor Iturraldek Eibar taldearen aurka jokatuko dute. Nagusien 2. mailan Huizi eta Urkiak ere Eibar taldeko pilotariak izango dituzte aurrez aurre eta nagusien 1. mailan Santxo eta Arrutik Arrasateko taldeko bikotearen aurkako partida izango dute. Bestalde, arratsaldeko 16.00etatik aurrera benjamin eta alebin mailako eskolarteko partidak izango dira.