diariovasco.com
Sábado, 4 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COMARCA
COMARCA
Santa Ageda bezperako eskea gaur Zubietan
Santa Ageda bezperako eskea gaur Zubietan
Ikastolako ikasleak Santa Ageda eskean duela bi urte. [JOSU ARANBERRI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

USURBIL. DV. Gaur Santa Ageda bezpera ospatuko da Euskal Herriko herri askotan. Ohitura zaharrari eutsiz santeskean irtengo dira hainbat lekutan eta Usurbilen ere horretarako aukera izango da. Hobeki esanda Zubietan irtengo dira eskean gaur arratsaldean.

Santa Ageda bezperako kopla eta kantuak abestuz ibiliko dira Zubieta aldeak arratsaldeko 19.00etatik 21.00etara. Santa Ageda bezpera degu... edo Zorion etxe hontako denoi... urteroko abestiak izango dira gaur abestu eta entzun ahal izango direnak. Hala ere, izango da koplak abestuko dituenik ere. Izan ere, Hernaniko Bertso Eskolan dabilen Asier Aizpuruak hainbat kopla bota beharko ditu gaurkoan. Ondoren, afaria ere izango dute.

Udarregi ikastolako ikasleak, berriz, ez dira aurten Santa Ageda bezperako koplak kantatzera irtengo. Santa Ageda bezpera larunbatean denez hori erabaki zuten, baina Haur Eskola- koek saio txiki bat egiteko aukera izan zuten atzo. Datozen urteetarako abesti zahar hauek ikasten hasteko balioko zuen behintzat.




Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam