diariovasco.com
Sábado, 4 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COMARCA
USURBIL
USURBIL / Futbol eta eskubaloi partida bana gaur arratsaldean
Zubietan, 2. jubenil mailako taldea arituko da; eta Oiardon, jubenilak
USURBIL / Futbol eta eskubaloi partida bana gaur arratsaldean
Senior mailako taldea Zumarragan izango da gaur. [JOSU ARANBERRI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

USURBIL. DV. Asteburu honetan herriko kirol talde desberdinek norgehiagoka ugari jokatuko dituzte. Hala, futbola, eskubaloia edo pilota ikusteko aukera izango da herrian.

Futbolean 2. Jubenil mailako taldea izango da etxean jokatuko duen bakarra. Gaur arratsaldeko 17.30ean hasita, Beti Ona taldearen aurka jokatuko dute Zubietako belar artifialeko zelaian. Igoera fase honetan lehenengo garaipena lortzea izango dute helburu herriko jokalari gazteek, orain arte bi neurketa berdindu eta bat galdu egin baitituzte.

1. Erregional mailako taldeak, berriz, Nafarroa aldera joan beharko du gaur arratsaldean. 16.00etan hasita, Beran jokatuko dute Gure Txokoa taldearen aurka. Usurbildarrek 12 jardunaldi daramatzate galdu gabe, baina horietatik bederatzitan berdinketa lortu dute. Gaurkoa ez da neurketa erraza izango, lehen itzulian 1 eta 2 galdu baitzuten usurbildarrek Zubietan.

Azkenik, emakumezkoen taldeak gaur ekingo dio Kopari. Pasa den asteburuan atsedenaldia izan ondoren, Andoainen jokatuko dute estreinako neurketa Euskalduna taldearen aurka arratsaldeko 15.30etik aurrera.

Eskubaloiari dagokionez, Oiardo kiroldegian partida bakarra izango da gaur arratsaldean. Usurbil Kirol Elkarteko Jubenil mailako taldeak Pneumax Elgoibar taldearen aurka jokatuko du arratsaldeko 17.30etik aurrera. Denboraldiko 12. garaipenaren bila irtengo dira herriko gazteak. Izan ere, orain arte jokatutako neurketa guztiak irabazi dituzte eta 2 puntuko aldeaz lehenengo postuan dira.

Lehenengo Territorial mailako taldeak, berriz, Zumarragako Ispilla kiroldegian jokatuko du 18.00etan. Sailkapenean bigarren postuan dagoen Urola Agip taldea izango dute aurrez aurre eta hauekin aldea murrizteko aukera izango dute garaipena lortuz gero. Izan ere, partida bat gehiago jokatuta sei puntuko abantaila dute Zumarragakoek.

Azkenik, kadete mutilen taldeak Gipuzkoako txapelketako azken faseari ekingo dio gaur arratsaldean Irunen. Ligan 3. postuan sailkatu ondoren lortu dute azken fase hau jokatzeko txartela eta 16.30etik aurrera Bidasoa-Irun taldea izango dute aurrez aurre. Orain arte bi neurketa jokatu dituzte talde honen aurka eta Irunen berdindu ondoren Oiardo kiroldegian jokatutakoa galdu egin zuten. Hala ere, parekotasuna izan zen nagusi bi neurketetan.




Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam